Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroan desagertutako 63 urteko emakume baten bila ari dira

Abuztuaren 8tik dago desagertuta Maria Teresa izeneko emakumezkoa.

Larrialdietako Zerbitzuak Ondarroan desagertu zen 63 urteko emakume baten bila ari dira, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Maria Teresa izeneko emakumea abuztuaren 8tik falta da. Gaur ekin diote bilatzeari, iturrion arabera.

Antza, Ondarroako adinekoen zentro batean zegoen ingresatuta, eta senitarteko bati bisita egitera joan zenetik ez da bertara itzuli.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X