Baztan Abentura Park
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baztanen izandako getxotar baten heriotza ikertzen dabiltza

Bestalde, abentura-parkea kudeatzen duen enpresak esan duenez, "beharrezkoak diren baimenak, homologatutako materiala, segurtasun neurriak eta erantzukizun zibil eta asistentzia aseguruak ditugu".
18:00 - 20:00
Oraindik ez dakigu zerk huts egin zuen Baztango abentura parkean

Baztan Abentura Parkean ikertzen jarraitzen du Foruzaingoak, Elizondotik gertu, Nafarroan, larunbat honetan 40 urteko gizonezko bat hil ostean. 'Pendulu' izenarekin ezaguna den 100 metroko atrakzio bertikal batetik erori zen gizona, 13:00ak aldera.

Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten gizona salbatu, eta bertan hil egin zen. Ezbeharraren ondorioz, abentura parkea itxi dute, eta horrela egongo da gutxienez asteburu osoan zehar.

Hildakoak 40 urte zituen, eta Getxon bizi zen. Diego Lastra deitzen zen, eta jaiotzeko konplikazioek eragindako garuneko lesio baten ondorioz, mugikortasun urria zuen. Hala ere, oso kirolzalea eta aktiboa zen, eta kirol-jarduera ugari egiten zituen: parapentea, tirolina, eskia… Gainera, Bilboko maratoi erdian ere parte hartu izandakoa zen.

Geroago, bere esperientziak partekatzen zituen blog batean. Izan ere, sare sozialak asko gustatzen zitzaizkion.

Enpresaren erantzuna

Bestalde, abentura-parkea kudeatzen duen BKZ Nafarroa Abenturak enpresak ohar bat kaleratu du, eta doluminak agertu dizkio hildakoaren familiari eta lagunei.

"Beharrezkoak diren baimenak, homologatutako materiala, segurtasun neurriak eta erantzukizun zibil eta asistentzia aseguruak ditu parkeak", esan du enpresak. "Begiraleak kirol ekintzetan titulatuak dira, goreneko mailarekin eta urte askotako esperientzia dute. BKZ sortu zenetik, duela 23 urte, mota honetako lehendabiziko gertaera izan da", gaineratu dute BKZ Nafarroa Abenturak enpresako arduradunek.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X