Abentura-parke batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Baztanen, 100 metroko atrakzio batetik erorita

40 urteko getxoztarra 100 metroko atrakzio bertikal batetik jausi da. Nafarroako Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizonezko bat hil da Baztango abentura-parke batean

Getxon bizi zen 40 urteko gizonezko bat hil da Baztango haranean kokatutako Baztan Abentura parkean, 100 metroko atrakzio bertikal batetik erori ostean.

Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da "pendulu" izenez ezaguna den atrakzioan.

Gertaeraren berri izan ostean, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Oronozko suhiltzaileak, mediku talde bat eta helikoptero bat mugiarazi dituzte.

Istripuaren tokira joan diren suhiltzaileek gizonezkoa hilda zegoela baieztatu dute eta, ondorioz, helikopteroari ez bertaratzeko agindu diote.

Gorpua Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute eta ondorengo orduetan egingo diote autopsia.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Bestalde, istripuaren ondotik, asteburu osoan itxita izango da abentura parkea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Huarteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du . Bere argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, bere hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, antzinako Hispania erromatarrari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X