Turismoa, zapatilak jantzita
Lehen begiradan, abiadura-lasterkariaren itxura du Sergio Salasek. "Hamar ordu ematen ditut astean lasterka", aitortu digu. Hitz egiten ari denean, lasai ari da, eta Running Tours Bilbao enpresaren sorrera zein izan zen gogora ekarrita barre txikia ateratzen zaio.
"Kasualitatez sortu genuen enpresa. Korrikalariok zapatilak zintzilik eramaten ditugu leku guztietara. Eztei-bidaiara ere eman nituen, Montrealera, duela zazpi urte. Goiz batean korrika egiten ari nintzela galdu egin nintzen. Bilbora iritsi nintzenean otu zitzaidan korrikalariontzat zerbait antolatu behar zela. Bilbao Kirolakeko zuzendariarekin, Fernandorekin, hitz egin nuen eta munduko hainbat tokitan, tartean New Yorken, korrikalarientzat bisita gidatuak egiten zirela esan zidan".
Hiru urtera, ideia lehiaketa batera aurkeztu zuen proiektua eta baita irabazi ere. Handik gutxira sortu zuen Running Tours Bilbao. Sergio Salasek eta Aitor Sainzek zuzentzen duten enpresak hamaika jarri ditu korrikan. Historian lizentziaduna da Sergio eta kazetaria, Aitor. Pasio eta negozioa ederto uztartu dituzte bi bizkaitarrek.

Erdialdeko Europa
Hiru urtean ehunka kilometro egin dituzte Sergioren eta Aitorren oinek, eta hamaika zapatila utzi dituzte bidean. Sergiok ondo gogoratzen du lehen bezeroa: Cormack O`connor, BBK Livera bertaratu zen gaztea. Ordutik aurpegi eta istorio asko ezagutu dituzte. Erdialdeko Europakoak dira Running Toursen bidez Bilbo bisitatzera doazen turistak: Finlandia, Belgika, Holanda, Estatu Batuak, Ingalaterra, Hungaria? Sergio pozik dago emaitzarekin: "Erdialdeko Europako bezeroak ditugu batez ere, 35-55 urte bitartekoak, gauza diferenteak egiteko interesa dutenak eta emakumeak". Izan ere, goizean goiz ateratzen dira Bilbo korrika ikustera, oraindik eguna argitu ez dela. "06:30ak aldera joaten gara sarri bezeroen bila, eta, emakume izanda, ordu txiki horietan nahiago izaten dute bide-erakusle bat izatea".
Running Tourseko ibilbideetako bat egiteko korrikalari profesionala izan behar den galdetuta, ezetz erantzuten du Sergiok: ?Sasoi onean egotea komeni da, baina erritmoa eramangarria da. Gainera, geldialditxo bi egiten ditugu, laburrak, erritmoa ez galtzeko.

Prezioak
Osteralditxoak bakarka -50 euro-, binaka -50 euro- edo taldeka -30 euro- egin daitezke. Ordu betekoak dira ibilaldirik laburrenak eta hiru ordukoak luzeenak.
Gorantz ari den merkatua
Munduko running tours sarean dago Bilbokoa ere. "Oso merkatu berria da; lehen enpresa New Yorken sortu zen. Euskal Herrian lehenak gara eta bigarrenak Estatuan, Bartzelonaren ondoren irekiko genuen guk. Baina, apurka-apurka gorantz ari den merkatua da".
Bilbo garaikidea eta Bilbo zaharra
Running Toursek hainbat ibilbide eskaintzen ditu: Gaur egungo Bilbo, Bilbo historikoa, Bilboko Burdin Gerrikoa, Santiago Bidea....
Ordubeteko korrikaldia nahikoa da gaur egungo Bilboko eraikinik eta txokorik adierazgarrienak ezagutzeko: Zazpi Kaleak, Abandoibarra, Kale Nagusia, Etxebarria parkea, Areatza, Arriaga Antzokia eta Guggenheim museoa. Running Tourseko bisitari gehienek, baina gaur egungo Bilboren isla diren lekuak eta eraikinak ikusi nahi dituzte: Guggenheim; Abandoibarra; Iberdrola dorrea; Euskalduna; Zorrotzaurre; San Mames; Olabeaga".

Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.