Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urumea ibaira jausi den gizon baten hilotza berreskuratu dute

Antza denez, 40 urteko gizona ibaira erori da, Zubi Berriaren parean.

Ertzaintzaren urpekariek gizonezko baten gorpua berreskuratu dute gaur, osteguna, Urumea ibaian, Donostian, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Hainbat lekukoren arabera, 15:40ak aldera, 40 bat urteko gizon bat erori egin da uretara, esan dute suhiltzaileek.

Gorpua 17:40 inguruan topatu dute bilaketa taldeek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X