Behobia-Donostia lasterketara gerturatzeko tren-zerbitzu bereziak
Igande honetan, azaroaren 8an, jokatuko den Behobia-Donostia herri-lasterketaren 51. edizioaren harira, tren-zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan Renfek eta Euskotrenek.
Renfe
Renferi dagokionez, aldiriko 11 tren berezi eta Madriletik eta Bartzelonatik aterako diren 4 Alvia tren eskainiko dira. Txartelak urriaren 12tik daude salgai.
Gipuzkoatik lasterketara hurbilduko diren parte-hartzaileentzako, Renfe Aldiriakek 6 tren berezi jarriko ditu korrikalarientzako, baita errefortzuzko beste 5 tren ere, Donostiatik bidaiatzeko edota bertara gerturatu nahi duten senitarte eta zaleentzat.
Irunera bidaiatzeko eskaintzen diren aldiriko zerbitzu bereziko lehen trenak honako hauek izango dira:
- Tolosa, 7:17 ? Irun, 8:09
- Zumarraga, 7:17 ? Irun, 8:27
- Tolosa, 8:01 ? Irun, 8:53
- Tolosa, 8:30 ? Irun, 9:21
- Donostia, 9:10 eta 9:40 ? Irun, 9:33 eta 10:03
Lasterketan izena eman duten parte-hartzaileentzako, tren-txartelaren salneurria euro 1ekoa da jatorria edozein izanik. Txartel honekin, korrikalariak trenez helduko dira lehendabizi Irunera, eta ondoren, Behobiako ingurura autobus-zerbitzu bereziarekin.
Txartel horien aurretiazko erosketa Gipuzkoako Aldiriko nukleoa (Irun - Brinkola) osatzen duten geltokietako leihatila eta auto-salmenta makinetan egin daiteke. Halaber, ostiralean eta larunbatean Donostiako Kursaaleko Korrikalarien azokan ere eskuratu ahal izango dira txartelak.
Euskotren
Honako ezaugarri hauek izango dituzte Euskotrenek antolatuko dituen zerbitzu bereziek:
- Irteerak Lasarte-Oriatik Hendaiara
Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da. tTenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta geldialdiak egingo dituzte geltoki guztietan. Tren berezi bat egongo da, Lasartetik 7:50ean irtengo dena, eta ondorengo geldialdiak bakarrik egingo ditu: Lasarte, Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta eta Irun (Ficoba).
- Irteerak Donostiatik Hendaiara
Ohiko zerbitzua indartu egingo da honako trenekin, geltoki guztietan geldialdiak eginez Amara eta Irun (Ficoba) artean: 7:52an, 8:52an (Hendaia), 9:00etan eta 9:30ean. Era berean, 12:00etatik 14:15era tren-zirkulazioa indartuko da Amara eta Irun (Ficoba) artean, trenak 15 minuturo izanik.
Bestalde, Donostiako, Anoetako eta Iruneko (Ficoba) geltokietan bakarrik geratuko diren ondorengo tren bereziak eskainiko dira: 7:40an (Hendaia), 8:37an, 9:10ean eta 9:40an.
- Irteerak Zumaiatik Hendaiara
Tren berezi bat eskainiko da, Zumaiatik 7:41ean irtengo dena, eta Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan egingo du geldialdia, baita Irunen (Ficoba) eta Hendaian ere.
- Irteerak Hendaiatik Donostiara
Hendaia-Lasarte lineako zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da. Trenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta zerbitzua Hendaiatik irten eta Amarara joango diren bi trenekin indartuko da 10:43an eta 11:13an, eta beste bat Irunetik (Ficoba) 10:19an.
Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.
Autobus-zerbitzuak
Egun berezi horretarako hainbat kirol taldek autobus-zerbitzu propioak antolatzen dituzte. Horien artean aipatzekoa da Forum Sport abian jartzen duena Bilbotik, Portugaletetik, Gasteizetik, Burgos eta Zaragozatik.
Kontsigna-zerbitzua
Bestalde, korrikalariek kontsigna-zerbitzua izango dute erabilgarri ostiraletik bertatik hasita Korrikalariaren feria delakoan. Horrenbestez, azaroaren 6an (ostirala), 12:30etatik 20:00etara, edo azaroaren 7an (larunbata), 10:00etatik 20:00etara. Poltsak helmugako kontsigna postuetara (Gipuzkoa plaza) eramango dira.
Lasterketaren egunari dagokionez, helmugako kontsigna (Gipuzkoa Plaza) egoteaz gain, Zuhaizti kiroldegian (Renfeko geltokiaren ondoan) ere beste bat egongo da: goizeko 7:30tatik aurrera. Gauzak utzi eta jaso leku berean egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu 'Ihesi, norbera izateko' dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarretan piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.