Bergara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari batek baimendutako alkohol-tasa baino 9 aldiz handiagoa eman du

Gizonezkoa (43 urte) atxilotu egin du Ertzaintzak, bideko segurtasuneko delitu bat egotzita.

Ertzaintzak kamioilari bat atxilotu du asteartean, Bergaran, gehienez ere baimendutako alkohol-tasa baino bederatzi aldiz handiagoa eman duelako alkoholemia-proban.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizon horren kamioia bidetik atera da, GI-632 errepidetik zihoala, Bergara (Gipuzkoa) parean, Beasainerako noranzkoan. Ondoren, talka egin du ezponda baten aurka.

Gidaria, 43 urteko gizonezko bat, arin zauritu da, eta Arrasateko Ospitalera eraman behar izan dute. Bertan, alkoholemia-proba egin diote, eta arnasaren bidez botatako aire litroko 1,27 miligramo alkoholeko tasa eman du (0,15 mg/l-koa da muga).

Hori horrela, Ertzaintzak atxilotu egin du, bideko segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X