Zazpikaleetako argiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zonbiek Gabonak argiztatu dituzte Bilboko Zazpikaleetan

Atzo Bilboko Gabonei hasiera eman zitzaien, zonbi alai batzuek Zazpikaleetako Gabonetako argiak piztu baitzituzten era sinbolikoan.
Zonbiak Bilboko Zazpi kaleetan: Argazkia: Asociación de Comerciantes del Casco Viejo
Zonbiak Bilboko Zazpi kaleetan: Argazkia: Asociación de Comerciantes del Casco Viejo

Pedro Olea zinemagile bilbotarrak Zonbi eguna film labur musikalerako suspertu dituen zonbiak Bilboko Plaza Barrian izan zuten atzo hitzordua, 20:00etan, hain zuzen ere. Aipatu zinta Zinebi 57 jaialdiaren barruan ikusi ahal izan da.

Horrenbestez Miguel de Unamuno, Dolores Ibarruriri "Pasionaria", Rafael Moreno "Pitxitxi", Juan Crisóstomo de Arriaga edota Sabino Arana gisako pertsonaia itzaltsuak bat egin zuten Bilboko Gabonei hastapena emateko asmoz.. Horretarako, euren koreografia eta musikarekin jantzi zuten Zazpikaleetako Gabonetako argiztapena pizteko ohiko ekitaldia, bertako dendariek babesten dutena.

Atzo ekitaldia sinbolikoa izan zen, Zazpikaleetako argiak Bilboko gainerako guztiekin batera piztuko baitira datorren asteko bukaeran.

Alabaina, atzoko ekimenarekin Zazpikaleetako saltzaileek Gabon garaia animatzeko prestatu dituzten ekintza ugariei oihartzuna eman nahi izan zieten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik

Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X