Oregi: 'Euskadik % 25 murriztu ditu isuriak'
Euskadik "aurrerapauso garrantzitsua egin du klima-aldaketaren gaineko politikan", Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak jakitera eman duenez. 2005etik ( erreferentzia urtea, Europar Batasuneko ahalegin banaketan), % 25 murriztu ditu bere isuriak EAEk, eta % 10, berriz, 1990etik. "Azken 25 urteotan Euskadiren ekonomia % 69 hazita lortu du, gainera, murrizketa hor", sailburuaren hitzetan. "Horrek zera esan nahi du: euskal gizarteak % 47 hobetu duela eraginkortasunean, sortutako BPG unitate bakoitzeko CO2-ari dagokionez. 2005 urtearen aldean, ostera, % 28 hobetu da eraginkortasuna", gaineratu du.
Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia-KLIMA 2050 plana aurkeztu du Ingurumen Sailburuak, gaur, Donostian, eta bertan eman ditu datuok. Pariseko COP21 Klima Aldaketaren Munduko Goi Bilera egingo da hiru aste barru, eta Eusko Jaurlaritza bertan izango dela aurreratu du Oregik. "Euskadi berotegi-efektuko gasen murrizketa nabarmenak beteta joango da Klima Aldaketari buruzko Pariseko Munduko Goi Bilerara", esan du.
Energia jasangarriagoetara eginiko trantsizioa erabakigarria izan da. Erronka, orain, batez ere, garraioena da. Erabiltzen ditugun garraioak errepidera lotuegiak dauden oraindik, eta ondorioz, isuriek gora egiten jarraitzen dute. Hori izango da gaur aurkeztutako KLIMA 2050 estrategia planaren erronketako bat. Helburua, isuriak % 80 murriztea da.
Kursaalen egin den ekitaldian, aipamen berezia jaso dute Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteiz udalerriek, mundu mailan abian jarritako 'Compact of Mayors' ekimenarekin bat egin dutelako, isuriak murrizteko helburuarekin. Mundu osoan gas isuriak murrizteko lanean diharduten udalek osatzen dute ekimena.
Besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Gorka Urtaran Gasteizkoa eta Josu Madariaga Ingurugiro sailburuordea egon dira goizeko aurkezpenean.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.