PENTSIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etorkizuneko pentsiodunen bizi-kalitateak 'okerrera' egingo du

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak jakitera eman duenez, erretiro adina, batez beste, 65,5 urtekoa izango da 2060an.
jubilados jubilatuak eitb
jubilados jubilatuak eitb

Gaur egungo pentsiodunen bizi-kalitatea herritarren batez bestekoaren parekoa da. Dena dela, etorkizunean, erretiro-saria jasotzen duenen bizi-kalitateak behera egingo duela ohartarazi du Ekonomia-Lankidetza Garapenerako Erakundeak. Mundu osoko 32 herrialdek osatzen dute erakunde hori (tartean daude Frantzia eta Espainia), eta herrialdeotako pentsio-sistemak aztertu ondoren kaleratu dute, gaur, "2015eko Pentsioen Panorama" txostena.

Ekonomia-Lankidetza Garapenerako Erakundearen arabera, azken urteotan erabaki diren erreformek "pentsio-sistemen iraunkortasunari eusteko balio" izan dute, baina "ezinbestekoa" da etorkizuneko pentsiodunei egokitutako sistemak diseinatzea.

Gaur egun, erretiro-saria jasotzen dutenen gehiengoak lanpostu egonkorra izan du, batez ere, gizonezkoek. Etorkizuneko pentsiodunek, aldiz, ez dute lan-ibilbide hori izango, eta horrek pentsioetan eragin zuzena izango duela uste da.

Hori horrela, etorkizuneko pentsio-sistemak diseinatzerakoan, herritarren bizi-kalitatea bermatuko duten formulak aurreikusteko eskatu die Garapenerako Erakundeak herrialde guztietako arduradunei.

"Herrialde guztiek dituzte adinekoak babesteko mekanismoak, baina kasu batzuetan ez dira nahikoak. Pentsiodunak pobrezia egoeran murgiltzeko arriskua dago. Beraz, neurriak hartu behar dira", esan du Garapenerako Erakundeak.

Bestalde, 2060an erretiroa hartzeko adina, batez beste, 65,5 urtekoa izango dela ohartarazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

baxoa seaska ikasleak  bernat etxepare
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa

Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X