Delituen kopuruak % 3,21 egin zuen behera Euskadin 2015ean
83.996 delitu erregistratu zituen Ertzaintzak 2015ean, 2014an baino % 3,21 gutxiago. Beherakada horrek adierazten duenez, finkatu egin da delinkuentziaren beherako joera EAEn azken sei urteetan, Segurtasun Sailak agiri batean azaldu duenez. Orain dela sei urte, EAEko delitu-tasa 1.000 biztanleko 42,76 delitukoa zen; 2015ean, baina, 38,37ra murriztu zen.
Ildo horretatik, gizartean alarma handiena sortzen duten arau-hausteak murriztu ziren gehien 2015ean, esaterako, indarkeria bidezko lapurretak eta etxebizitzetako lapurretak.
Ondarearen kontrako arau-hausteek (arau-hauste guztien ia hiru laurden izan ohi dira) pixka bat egin zuten behera 2015ean (% 0,76). Lapurretak murriztu ziren gehien (% 12,29), eta, horien barruan, etxebizitzetako indarkeria bidezko lapurretak (% 21,13). Azken horien kopuruak behera egin zuen bai etxebizitzen kasuan (% 29,66) bai trasteleku eta horien ondoko eraikinetan (% 10,98).
Hilketen kopurua pixka bat igo zen 2015ean aurreko urtearen aldean; hain zuzen ere, 10etik 11ra. Nolanahi ere, alderdi positibo gisa nabarmendu daiteke poliziak horiek guztiak argitu dituela eta ustezko egileak justiziaren esku daudela.
Tratu txarrek gora egin dute
Familia barruko tratu txarrek gora egin zuten (% 9,53), eta murriztu egin ziren familia barruko ohiko tratu txarrak (% 4,05). Sexu-askatasunaren kontrako delituek, bestalde, gora egin zuten apur bat (% 1,64). Horien barruan, sexu-erasoek behera egin zuten (% 7,28).
Oro har, behera
Delinkuentziak, oro har, behera egin zuen iaz EAEn. Bizkaian murriztu zen gehien (% 4,15), baina Gipuzkoan (% 2,21) eta Araban (% 1,26) ere egin zuen behera.
Gauza bera gertatu zen hiru hiriburuetan. Donostian murriztu zen gehien (% 8,80), baina Bilbon (% 1,14) eta Gasteizen (% 0,47) ere egin zuen behera. EAEko hiri nagusietan ere beherako joera izan zen nagusi: Irun (% 11,37), Barakaldo (% 9,62) eta Getxo (% 3,99).
Atxiloketen kopuruak % 3,5 gora egin zuen iaz (22.246 pertsona atxilotu eta inputatu zituzten 2014an, eta, 23.046, berriz, 2015ean).
Zure interesekoa izan daiteke
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.