EITB-ren oharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETBko kamerari batek eraso sexista jasan du

Erasoa Lantzeko inauterietan lanean ari zela gertatu da. EiTBk "babes osoa" helarazi dio langileari eta jarrera sexista guztiak gaitzetsi ditu.

ETBko kamerari batek pairatutako eraso sexista salatu du Euskal Irrati Telebistak (EiTB). Gertakariak Lantzeko (Nafarroa) inauterietan jazo dira, kameraria lanean ari zela.

EiTBk "babes osoa" eskaini dio langileari eta "jokabide sexista guztiak" gaitzesten dituela azpimarratu du ohar batean.

"EiTBk beste behin publikoki gaitzetsi nahi ditu festa giroko jokabide sexista guztiak, larrienetik txikienera. Jaia eta festa ez dira inolako aitzakia gizakiaren duintasunaren kontrako jokabideak onartzeko", nabarmentzen du.

"Eraso sexistarik ez" aldarrikatuz bukatzen da oharra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X