Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileek gizon bat erreskatatu dute Noainen, sute batean

Gizona toxikatu egin da, kea arnastuta, baina ez dago larri.

Gizon bat toxikatu da gaur Noainen (Nafarroa), etxean piztutako sutean kea arnastuta. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Gizonezkoa han bertan artatu dute, baina ondoren Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Suak batik bat egongelan egin ditu kalteak, eta belztu egin ditu gainerako gelak, baina dagoeneko amatatu dute.

Concejo de Imarcoain kaleko 24. zenbakian jazo da sua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X