Onik atera dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tuterako 50 ikasle zeramatzan autobus bat, elurretan harrapatuta

Ikasleak, bost monitorerekin batera, Izabarantz zihoazen bart NA-2000 errepidetik. Suhiltzaileen eta Izabako bizilagunen ibilgailuekin etxera eraman zituzten.
NA-137 errepidea, Belagua (Nafarroa). Artxiboko irudia: EFE
NA-137 errepidea, Belagua (Nafarroa). Artxiboko irudia: EFE

50 eskola-ume eta bost monitore Izabara zeramatzan autobus bat elurretan harrapatuta geratu zen bart, Izaba eta Zuriza lotzen dituen errepidean. Haur guztiak onik atera dira.

Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez, gertakaria bart jazo zen. Tuterako eskola bateko 50 ikasle zeramatzan autobusa elurretan harrapaturik geratu zen NA-2000 errepideko 5. kilometroan. Suhiltzaileen eta Izabako bizilagunen ibilgailuekin etxera eraman zituzten.

Ikasleak Izabara zihoazen, eski kanpainako jarduerekin gaur hasteko.

Elurrak kentzeko makinak ezin izan zuen lagundu

20:10 aldera Nafarroako larrialdi zerbitzuari abisua eman zioten. Elurra kentzeko makina bat bidali zuten, baina ezin izan zen autobusa zegoen tokira gerturatu.

Nabaskozeko eta Izabako suhiltzaileak bertaratu ziren. Lur orotarako ibilgailuak eraman eta adingabeak ateratzen hasi ziren.

Izabako bizilagunek operazioarekin bat egin zuten, eta ibilgailu partikularrekin eskola-umeak atera zituzten. Foruzaingoak ere erreskatean lagundu zuen.

n lagundu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X