Errefuxiatuen aldeko martxa jendetsua, Donostian
Europara iritsi nahian euren herrialdeetatik ihesean ateratzen diren milaka eta milaka errefuxiatuen egoera salatzeko, 2.000 lagun baino gehiagok hartu du parte Arrazakeriaren eta Xenofobiaren XIX. Martxan. Errefuxiatuak hartzeko bideak zabal ditzala exijitu diote Europari, "politika eraginkorrak" martxan jarrita.
SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak deituta, Pasaiatik Donostiara egin dute martxa, 'Ongi etorri donostiarrak' lelopean. Hirurogei bat elkarteak egin dute bat ekimenarekin.
Aurtengo edizioak izan duen parte-hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Horien hitzetan, errefuxiatuei babesa adierazteko "donostiarren olatua" kalera atera da gaur, euren "etxeetatik ihes egitera behartuta dauden milaka errefuxiatu" egunero ateratzen diren bezala.
Martxaren helburuak arrazakeria eta xenofobia salatzea, eta, aldi berean, Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea direla esan dute antolatzaileek.
Manifestu bat irakurri dute martxaren amaieran, eta bertan nabarmendu dutenez, ezinbestekoa da lehenbailehen politika eraginkorrak abian jartzea. Europak gai honen inguruan "agerian utzi dituen kontraesanak" salatu dituzte.
"EBko kide diren herrialdeek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatuta dute; jazarpena pairatzen duen pertsona orok du asiloa edo babesa edozein herrialdetan eskatzeko eskubidea, adierazpen horren arabera", esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.