Ustezko tratu txarrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mauleko abere hiltegia ixteko agindua eman dute

L214 elkarte ekologistaren bideoak polemika handia piztu du. Hala, Mauleko hiltegiaren “ankerkeria” gaitzetsi du Stephane Le Foll Frantziako Lan ministroak agiri batean.
Mauleko (Zuberoa) abere hiltegia. Argazkia: EiTB
Mauleko (Zuberoa) abere hiltegia. Argazkia: EiTB

Mauleko (Zuberoa) abere hiltegia ixteko agindua eman du Michel Etxebeste alkateak; izan ere, polemika handia piztu du, bertan animaliei ematen zaien tratu txarra agerian uzten duen bideo batek, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

L214 izeneko elkarte ekologistak kaleratu du bideoa, bertan animaliak nola bultzatu, zintzilikatu eta kolpatzen dituzten ikus daiteke. Ikerketa abiatu dute eta gutxienez bi langileren ardura aurreikusten dute.

Hiltegiak 33 langile ditu, eta urtero 3.000 tona haragi kudeatzen ditu, abereen % 40 Zuberoan hazitakoak direlarik. Hiltegia Zuberoako Mankomunitatearen erantzukizuna da eta Mauleko alkateak ixteko erabakia hartu du.

L214 elkartearen bideoa Le Monde egunkariak argitaratu du eta polemika handia piztu du. Hala, Mauleko hiltegiaren “ankerkeria” gaitzetsi du Stephane Le Foll Frantziako Lan ministroak agiri batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X