16 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andinaren hiltzaileari
16 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Joseba Andoni Agirreri Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, Andina Pereira bikotekide ohia hiltzea eta tratu txarrak behin eta berriz ematea leporatuta. Mungian izan zen hilketa, 2014ko martxoaren 17an.
Angel Gil epailearen autoan jasotzen denez, hilketa delituagatik 13 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, eta beste hiru, behin eta berriro tratu txarrak emateagatik.
Kargu publikoan aritzeko debekua ere ezarri diote Agirreri. Horrez gain, zigorra betetzen ari den bitartean, ez du boto-eskubiderik izango, eta biktimaren bi seme-alabei 100.000 euroko kalte ordaina eman beharko die bakoitzari. Andinaren anaiari, berriz, 50.000 euroko kalte-ordaina, eragindako kalteengatik.
Estatuari ere, erantzukizun zibil gisa, 51.120 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, ama hil ondoren seme-alabei administrazio publikoak bideratu behar izan dizkien laguntzengatik.
Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, joan de apirilaren 13an, Joseba Andoni Agirre, Andina Pereira neska-lagun ohia hiltzeagatik. Hilketa delitua ez ezik, tratu txarrak behin eta berriz eman izana eta biktimaren etxean indarrez sartu izana ere egotzi zizkion epaimahaiak akusatuari. Erabakia aho batez hartu zuen epaimahaia osatzen duten kideek.
Hilketa 2014ko martxoan jazo zen, Mungian; Fiskaltzaren idazkiaren gainean, akusatua biktimaren etxera joan zen, eta barrura sartu zen, neskalagun ohiak nahi ez bazuen ere; horretarako, aurretik lapurtutako giltzak erabili zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroaren zerbitzua etenda dago Etxebarri eta Basauri artean arazo teknikoengatik
Hiru langile hil dira Pitillasko txerri ustiategi batean
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 10ean egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak