Renfek Urduñako geltokiaren irisgarritasuna hobetuko du 2017rako
Renfek proiektu bat enkargatu dio Ineco aholkularitzari, xede izanik Urduñako tren-geltokiaren irisgarritasuna hobetzea. Lanak 2017an amaitu beharko lirateke, Sustapen Ministerioak ohar batean jakitera eman duenez.
Aurtengo otsailean, Maria Luisa Goikoetxeak (Urduñako biztanlea da, eta gurpil-aulkia behar du, iktus bat pairatu ostean), eskaera bat abiatu zuen Change.org webgunearen bidez. 115.000 sinadura bildu ditu; asmoa da Bilbo-Urduña linean dibertsitate funtzionala duten pertsonek trenera igo eta bertatik jaitsi ahal izatea inolako laguntzarik jaso gabe.
Renferen erabakia jakitera eman duten egunean bertan, ostegun honetan, protesta bat egin dute Urduñan dozenaka lagunek; Fekoorek deituta (desgaitasun fisikoa ala organikoa duten bizkaitarren federazioa da Fekoor).
Manifestazioan, babesa eman diote Goikoetxeari, geltokia eta bagoiak egoki ditzaten. Parte-hartzaileetako batzuk gurpil-aulkian zihoazen.
Tren-enpresak zabaldu du geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua enkargatuko duela; aukera dago udan zehar ere ixtea.
Gerora, lanen lizitazioa egingo dute; berori 2016. urtea amaitu aurretik egitea aurreikusten dute. Proiektua esleituta, lanak 6-8 hilabetez egingo lituzkete.
Bilbo-Urduña aldirietako linean, beste irisgarritasun-lanak ere egin dituzte, hala nola Arrigorriagan (amaituta daude), Arrankudiagan (hasi berri dira) eta Ugaon (lizitazio-fasean daude).
Albiste gehiago gizartea
Giro bikaina Aste Nagusiko bigarren larunbatean
Giro bikaina sortu da Bilboko kaleetan, Aste Nagusiko bigarren larunbatean. Ohikoa den bezala, asteburuak izaten dira jaietako egunik jendetzuenak.
12 migratzaile desagertu dira Cabrera uhartetik gertu uretara salto egin ostean
Espainiar lurraldera iritsi nahian zebiltzan magrebtar jatorriko 12 pertsonaren bila ari dira, ostiral arratsaldean Cabreratik gertu patera batetik uretara salto egin eta desagertu zirenetik. Ontzian 26 pertsona zihoazen guztira, migratzaileek azaldu zutenez. Horietatik 12 desagertuta daude eta 14 erreskatatu dituzte. Martxan da bilaketa-dispositiboa.
Herbehereetako Caffero pirotekniak irabazi du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketa
Lehiaketa honek Publikoaren Saria ere ematen du, baina irailean emango dute ezagutzera.
Suteen bilakaera ona da, baina oraindik ere foku aktiboak daude Gaztela eta Leonen, Galizian eta Asturiasen
Gaueko tenperaturen jaitsierak sua itzaltzeko lanetan lagundu du, baina egoera zaila da oraindik.
Osasun kontrolik gabeko 180 kilo janari konfiskatu dizkiete kale-saltzaileei Bilboko Aste Nagusian
Iazko Aste Nagusian atzemandakoaren bikoitza da, eta oraindik ez dira jaiak amaitu.
Bizilagunek protesta egingo dute larunbat honetan Bilboko Martzana kaian, "atsedenerako eskubidea" aldarrikatzeko
Kaltetutako bizilagunek mobilizazio batera deitu dute 21:00etan kaian. Berriki 100 sinadura baino gehiago eraman dituzte udaletxera, zarata amaitu dadin euren atsedena bermatzeko.
Arazo tekniko batek 15 minutuko etenaldia eragin du bart Bilboko su artifizialetan
22:40 aldera eten zen ikuskizuna, eta 22:55 zirenean eman zuen amaitutzat azken traka indartsu batek.
Salamancan uda pasatzen ari zen Irungo boluntario bat hil da Espainiako baso-suteetan
Antza denez, boluntario gisa parte hartu zuen Ciperez (Salamanca) herrian piztutako sutea itzaltzeko lanetan, eta kea arnasteagatik ospitaleratu eta egun batzuetara hil da. Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, oharra kaleratu du heriotza horrek suteekin inolako loturarik ez duela esanez.
Atxiloketak bikoiztu egin dira Bilboko Aste Nagusian: 24 atxiloketa, 5 indarkeria matxistagatik
Lau atxiloketa jai-eremuan egin dituzte, ukituak egotzita. Beste bi atxiloketa, berriz, urruntze-agindua urratzea egotzita egin dituzte.
'Aita Mari' ontzia Italiako Bari portuan lehorreratu da, erreskatatutako 13 migratzailerekin
Italiako agintariak arduratuko dira orain pertsona horien etorkizunaz, duela egun batzuk Maltako uretan erreskatatu ondoren.