Haurren transexualitatea, zazpi hizkuntzatan azalduta
"Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza". Hala deitzen da ikasgeletan haurrekin transexualitatea lantzeko sortutako lehen material didaktikoa. Ikasmateriala Aingeru Mayor Chrysallis Euskal Herria elkarteko presidente eta sexologian adituak sortu du.
Denbora darama sarean euskaraz eta gaztelaniaz eskuragai, baina orain, arrakasta ikusita, osatzea eta beste bost hizkuntzatara (katalana, galegoa, italiera eta alemana) itzultzea erabaki dute. Hain justu, astearte honetan, Transexualitatearen eta Homofobiaren kontrako Egunean, aurkeztu dute bertsio berria.
Getxoko San Nikolas ikastolan darabilte gida, eta Chrysallis Euskal Herria elkartearen arabera, Sarean deskargatzeko aukera eman dutenetik, 330.000 lagunek eskuratu dute jada. Material honek modu sinple eta zuzenean azaltzen du transexualitatearen gaia, orain arte zegoen hutsunea beteta. "Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza" ikasgeletan landu nahi zuen profesionalak euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera zuen; orain, baina, beste bost hizkuntza izango ditu eskura.
Aingeru Mayorren hitzetan, "beharrizan bati erantzun diogu, orain errealitate hau lantzeko lehen baliabide bat izango dute maisu-maistrek, eta laster beste asko izatea espero dugu".
"Semeak ez du inoiz 'transexual' hitza entzun"
Hain zuzen ere, aurkezpen berri hau baliatuta, aluarekin jaio zen mutiko baten amarekin mintzatu da ETBko 'El Foco' erreportari taldea. Emakumeak azaldu duenez, umeak ez du inoiz "transexual" berba "potoloa" entzun: "Berak mutikoa dela dio, besterik gabe. Orain, dena den, badaki alua duten mutikoak daudela, eta zakila duten neskak".
Ikastolako gainerako haurrek nola hartu duten galdetuta, "normaltasuna" aipatu du ama bizkaitar honek. Izan ere, "inork esan baino lehen, eurek bazekiten mutikoa zena, bere jolasei eta moduei erreparatuta. Azkenean, inork ez die genitalei begiratzen", esan du.
Gurasoek ere ondo hartu dute errealitate hau. Hitzaldi informatibo bat eskaini zuten ikastetxean, eta harrera "bikaina" izan zuen. "Ez da inolako arazorik izan", erantsi du.
Harrera on horrek mesede egiten dio haurrari, ez duelako "une oro" egon behar bere izateko era defendatzen.
"Gure helburua ezagutza sustatzea da"
Aingeru Mayorrek prentsaurrekoan azaldu duenez, ume transexualak dituzten sendiak ohartu ziren eskoletan ez zegoela gai horri heltzen zion materialik. Horregatik erabaki zuten ikasmateriala prestatzea.
Ekimenak arrakasta izan duenez, elkartea prest agertu da Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako materiala ere diseinatzeko, dena boluntarioekin egiteak lan andana badakar ere.
"Gure helburua da ezagutza sustatzea, gurasoek eta eskolek ume horiek entzun ditzaten, euren haurtzaroa gainerako haurrek bezala bizi dezaten: jolasten, ikasten eta harremanak izaten, ez negar egiten, sufritzen eta ezkutatzen", azpimarratu du Chrysalliseko presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Minutu bateko isilunea egin dute Espinosa de los Monterosen, harrapaketa batean hildako Bizkaiko haurra gogoratzeko
Espinosa de los Monteros herriko Udalak (Burgos) minutu bateko isilunea egin du astelehen honetan Gurutzetako ospitalean larunbat gauean traktore batek harrapatuta hil den 10 urteko haurraren omenez.
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda
Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.
N-121-A errepidea itxi dute Belateko eta Almandozko tuneletan, bikoizketa lanak direla eta
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratzen ari da, Belateko mendatetik.
Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.