'Orpoa proba'ren bidez atzemandako gaixotasun kopurua igo du Nafarroak
Maiatzaren 15etik aurrera Nafarroan jaiotako haurrei zazpi gaixotasun atzematen dituen "orpoaren proba" egiten ari zaie. Orain arte, bi eritasun hautemateko balio zuen probak, baina hilabete honetatik aurrera, azterketaren estaldura handitzea erabaki du foru gobernuak.
Jaioberriengan sortzetiko gaixotasun metabolikoak prebenitzeko programa zabaldu du, horrenbestez, Uxue Barkosek zuzentzen duen gobernuak. Asmoa gaixotasun hauekin lotutako erikortasuna, heriotza-tasa eta desgaitasunak murriztea da, baita gaixotasun horiek jota dauden lagunen bizi-kalitatea hobetzea ere.
Fernando Dominguez Nafarroako Osasun kontseilariak gobernu saioaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, maiatzaren 15era arte, bi gaixotasun bakarrik hautematen zituen 'orpoaren probak': sortzetiko hipotiroidismoa eta fenilzetonuria. Aurrerantzean, honakoak ere atzemango ditu: fibrosi kistikoa, I motako aziduria glutarikoa, zelula faltziformeen anemia, kate ertaineko AzilCoA deshidrogenasaren urritasuna (MCAD), eta kate luzeko Acil CoA deshidrogenasaren urritasuna LCHAD).
Gaixotasunok larriak dira, baina oso ume gutxik edukitzen dituzte (eritasun arraroak dira, Nafarroan 6-8 egoten dira urtero). Garaiz tratatzen badira, gutxitu edo saihestu egiten dira gaixotasun horiek izan ditzakete ondorio larriak.
Bost gaixotasun hauek atzemateko baliabideak jarrita, Estatuko legediari egokitu da Nafarroa.
Nafarroan jaiotako ume guztiei doan egiten zaien proba da orpoarena. Jaio eta 48 ordura, orpotik odola ateratzen zaio umetxoari, eta analisi erraz bati esker, aipatutako gaixotasuna atzeman daitezke.
Albiste gehiago gizartea
Sua Espainia kiskaltzen ari da dozena bat baso-sute baino gehiagorekin
Sute gehienak Gaztela eta Leonen (5.000 pertsona baino gehiago daude etxetik kanpo) eta Ourensen (Galizia) piztu dira, baina Tres Cantosen (Madril), Navalmoralejon (Toledo) eta Tarifan (Cadiz) ere sute handiak izan dira.
Elkarretaratze jendetsua egin dute Pobesen Viloriako hilketa salatzeko
Kartzelara bidali du epaileak Vilorian 34 urteko gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gaztea. Erriberagoitiko udalak ezarritako hiru dolu-egunetako lehena da gaurkoa, eta gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute herritarrek.
Ezkaba mendiaren magalean aurkitu dute joan den ostiralean Atarrabian desagertutako 70 urteko gizonaren gorpua
Gorpua toki malkartsu batean dagoenez, erreskate helikopteroa beharko da gorpua bertatik ateratzeko, ondoren autopsia egiteko.
Dozenaka pertsonak Urumea ibaia garbitu dute "altxorraren bila" berezi batean
Aste Nagusiko egitaraua zabala da eta hiriko txoko guztietara zabaltzen da. Gaur, Loiola auzoan, 40 pertsona sartu dira urumea ibaian 15 kanoatan, "altxorraren bila" original batean parte hartzeko. Helburua ibaia garbitzea zen, eta parte-hartzaileek mota guztietako hondakinak aurkitu dituzte.
Fuenmayorreko kanpalekuan oporretan zegoen 7 urteko ume bizkaitar bat hil da
Errioxako Gobernuak ez du heriotzaren zergatiaren berri eman, baina baztertu egin du bero-kolpe batengatik edo istripu batengatik izan denik. Haurra Sestao River futbol taldeko jokalaria zen.
Nojan agertu den alga asiarra Kantauri itsasoko gainerako lekuetara zabal daitekeela ohartarazi du Kantabriak
Kantabriako Gobernuak joan den ostiralean ekin zion Nojako hondartzak estali dituzten alga horiek biltzeari. Lehenengo hiru egunetan 1.620 tona erretiratu ziren eta udalaren lursail batean utzi zituzten, tratatu eta konpost bihurtzeko.
Gizon bat atxilotu dute Donostian barbakoa batean sartu eta bertan zegoen pertsona bati bularrean labankada bat emateagatik
Gertakaria astelehen arratsaldeko zortziak aldera izan zen, Gipuzkoako hiriburuko Bidebieta auzoan.
Muturreko tenperaturei aurre egiteko aholku sorta
Azken egunetan pilatutako beroak eta aste amaierara arte aurreikusitakoak, nahitaez prebentzio-neurriak areagotzea eskatzen duela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako gomendio batzuk argitaratu ditu.
Zarrakazteluko suteak 220 hektarea erre ditu, Nafarroako Gobernuaren arabera
Suhiltzaileek atzo arratsaldean lortu zuten sutea egonkortzea eta inguratzea, eta goizean zehar ingurua freskatzeko aritu dira, baina oraindik ez dago guztiz itzalita. Suhiltzaileak kezkatuta daude arratsaldeko haize aldaketak, eta muturreko tenperaturek, sugarrak berriro piztuko ote dituen.
500 jarduera baino gehiago Bilboko Aste Nagusian, "adin eta gustu guztietan pentsatutako" programarekin
Bilboko Udalak zuzeneko musika emanaldiak, kaleko antzerkiko 23 ikuskizunak eta piroteknia lehiaketa goraipatu ditu.