ELN-k ez du ezer esan Salud Hernandez kazetariaren desagerpenari buruz
Miguel Atal , Kolonbiako Nazio Askapenerako Armadaren (ELN) irratiko korrespontsalak esan duenaren arabera, gerrillak ez du Salud Hernandez kazetari espainiarraren desagerpenari buruz ezer esango, izan ere, nazionalitate bikoitza duen kazetariaren desagerpenaren inguruan zurrumurru asko dagoela esan du.
“ ‘ELN’k ez die militarrek eragindako zurrumurruei eta espekulazioei erantzungo”, esan dute Twitter kontuan. “Defentsa Ministerioak egiten duenaren kontrara, ‘ELN’ talde serioa da”, gaineratu dute, oraindik informazio falta daukatela aitortuz.
Esatariak esan duenez, ‘ELN’ taldearen barne komunikazioa oso geldoa da, nformazioa eskuz esku ematen dutelako. “Gure komunikazioan ez ditugu sakelakoak erabiltzen , Defentsa Ministerioak egiten duen moduan txutxu-mutxuan ibiltzeko”, gaineratu du.
Zentzu berean, hedabideen eta kazetarien presiopean gerrillak informaziorik ez duela emango esan du eta, hala egitea erabakitzen badute egia esateko soilik izango dela azpimarratu du.
Bestalde, Kolonbiako Armadak , Polizia Nazionalak eta inteligentzia zerbitzuak kazetaria bilatzeko operazioa martxan jarri dute.
Oraindik inork ez du modu ofizialean gerrilla salatu baina, José Manuel García-Margallo, Espainiako atzerri ministroaren arabera, litekeena da desagerpenaren ardura gerrilla kolonbiarrarena izatea.
Bestalde, kazetariaren berri jakiteko, Gobernuaren eta ‘ELN’ren arteko bake prozesuan parte hartzen duen Frank Pearl, gerrillako arduradunekin jarri da kontaktuan.
Santander iparraldeko gobernazioak bitartean, 100 milioi pesoko ordainsaria eskaini du (30.000€) Salud Hernandez eta RCN kanal kolonbiarreko beste bi kazetari desagertuen berri ematen duenarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Landa-sarbideak kontrola ditzala eskatu dio Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari, trafikoa areagotzen ari delako
Datozen egunetan joan den asteko auto-ilarak errepikatuko direlakoan, Cristina Laborda alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.