Hiru gizon epaitu dituzte, sanferminetan sexu erasoa egitea egotzita
Nafarroako Justizia Jauregian hiru epaiketa egin dituzte asteazken honetan azken sanferminetan jazotako beste horrenbeste sexu erasogatik.
Lehen epaiketan, Stephane C. frantziarrari sexu abusuak egitea egotzi diote, eta Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatu du haren aurka, emakume bati "bizkarrean, ipurdian eta aldakan ukipenak egiteagatik". Gaztelu Plazako taberna batean geratu zen erasoa.
Akusatuak ukatu egin du egotzitakoa. Biktimak ez du segurutzat jo gizonezko hori erasoaren egilea izan zela, baina lekukoetako bat "guztiz ziur" agertu da: "Ikusi nuen akusatua emakumeari ipurdia ukitzen".
Fiskaltzak "guztiz frogatu"tzat jo du akusatuen eserlekuan eseri dena erasoaren egilea dela, eta defentsak argudiatu du salatutakoa ez zela "erasoa" izan.
Bigarren epaiketan, Fiskalak bi urteko zigorra eskatu du Peyo H. frantziarraren kontra, sexu abusuak leporatuta.
Akusatuak ukatu egin du erasoaren egilea dela, baina biktimak "ziur"tzat jo du hura dela. Fiskala ere seguru agertu da, eta erasotzailea "zalantza barik" akusatua dela nabarmendu du.
Hirugarren epaiketan, Didier L. frantziarrak eta Fiskaltzak akordioa lortu dute. Horren ondorioz, Ministerio Publikoak kendu egin du sexu abusuen akusazioa, eta defentsak onartu egin du lesio delitua.
Hori dela eta, gizonezkoak 500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, ipurdian "kolpe bat" eman ziolako, eta 360 euroko isuna ordaindu beharko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi herri, aldarri bat
Kirol ekitaldi batetik haratago doan hitzordua bizi izan da larunbat honetan San Mamesen eta, oro har, Bilbon. Palestinarrak nozitzen ari diren genozidioa amaitzeko eskatu dute milaka lagunek aho batez, baita herri gisa aitortuak izateko eskubidea ere.
Milaka lagunek elkartasuna adierazi diote Palestinari Bilboko kaleetan, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako martxa jendetsuan
"Boikot Israel. Palestina askatu" oihu artean, hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Euskal Selekzioa-Palestina partidaren atarian, Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Euskal gizarteak "genozidioaren amaierako partida" ospatu du
"Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop" martxa solidarioak Bilboko kaleak bete ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian. Igor Meñika Gernika-Palestina herri ekimenaren bozeramaileak adierazi du honakoa "genozidioaren amaierako partida" dela.
Euskal Selekzioa vs Palestina
San Mamesetik zuzenean.
Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik
Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere.
Israelgo erasoetan hildako kirolari palestinarrak omendu dituzte Arriagan
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak Bilboko erdigunean antolatu du omenaldia, goizeko lehen orduan, eta ehunka lagun bildu dira Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Yaser Hamed: "Poz-pozik eta ilusioz beterik nago, mundu guztiak ikusi ahalko duen partidu ahaztezina izatea espero dut"
EITBk Palestinako selekzioarekin arituko den euskal futbolariarekin hitz egin du partidaren aurretik. Hitzordu "historikoa" dela esan du. Jasotako elkartasunarekin "oso pozik" agertu da, eta partida honek genozidioa salatzeko duen garrantzia azpimarratu du. Emaitza alde batera utzita, bakea premiazkoa dela esan du.
Haur palestinarrak, Jerusalemen futbolean, egunen batean Palestinako kamiseta janztearekin amesten
Jerusalem ekialdeko Silwan auzoan dozenaka haur palestinar bildu dira bertako txapelketa bat jokatzeko. Lehiaketatik harago doan norgehiagoka da. Futbolak adiskidetasuna ekar dezakeela irakasten diete, eta belar artifizialeko zelai hau askatasun eremu bat da haurrentzat. Euskal futbolarien eta taldeen izenak ikasi dituzte.
Giro bikaina Bilbon, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Euskal Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du gaur, Bilbon. Zazpikaleetan, giro bikaina izan da goizean goiz, aldarriak eta elkartasuna protagonista.
Lau pertsona epaituko dituzte Donostian emakume bati ustez saritutako kupoi faltsuekin iruzur egiteagatik
Akusazioaren arabera, 30 milioi euroko txartelak eskaini zizkioten biktimari, unean bertan milaka euro ematearen truke.