Sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Barañainen
Aurreko igandean, uztailaren 31n, adin txikiko neskato batek salatu zuen sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur Barañainen (Nafarroa). Protesta horretan Udaleko taldeek eta herritarrek parte hartu dute. Gertatutakoa ikertu ostean, Poliziak 30 urteko barañaindar bat identifikatu eta atxilotu zuen, ustezko erasotzailea izatea leporatuta.
Eguerdiko 12:00etan, Udaletxearen Plazan, egin dute elkarretaratzea, eta bertaratu direnek ‘Indarkeria matxista gehiagorik ez. No más violencia machista’ zihoen pankarta baten atzean jarri dira, gertatutakoa gaitzesteko.
Elkarretaratze horretan, Maria Jose Anaut PSN alderdiko zinegotziak, Barañaingo Udalaren adierazpen instituzionala irakurri du: “Instituzio honek, berdintasunean oinarritutako jendartea lortzea du helburu, eta, horretarako, prebentzio eta kontzientziazioa lana lehenetsiko dira”, esan du Anautek.
Modu berean, "gertatutakoa ozen eta irmoki" salatu du Udalak, eta “mota honetako edozein eraso pairatzen dituzten emakumeei salaketa jartzeko” animatu diete. Alde horretatik, “babesa eta elkartasun guztia” adierazi die “neskatoari, bere familiari eta bere ingurukoei”.
Horrenbestez, “eraso sexistak agerian uztea helburu” izango duela adierazi du Barañaingo Udalak. Era berean, Berdintasun Arloan eta Udaltzaingoan lanean jarraituko dutela esan du, “eta baita helburu berbera duten pertsonekin, elkarteekin eta beste instituzioekin ere”.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik