Luizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erakundeek Ondarroarako lantalde teknikoa sortu dute

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak elkarrekin lan egingo dute, Kamiñaldeko mendi-hegaleko lanen ordainketari nola egin aurre aztertzeko; Udalak berretsi du laguntza behar duela.
18:00 - 20:00
Kamiñaldeko arazoari irtenbidea emateko lan batzordea osatu da

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak adostu dutenez, lantalde teknikoa sortuko dute, Kamiñaldeko mendi-hegaleko luiziaren arazoari aurre egiteko; luizi horren ondorioz, Ondarroako ehun bat familia daude martxotik euren etxeetatik kanpo.

Erakundeen lana bideratu eta luiziaren ondorioz egindako lanen ordainketari aurre egitea xede, Bilbon bildu dira goizean Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Udalaren ordezkariak. Udalak dio ezin duela bere gain hartu lanen ordainketa osoa.

Bileran ordezkari hauek izan dira: Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ibone Bengoetxea Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako ahalduna, eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea.

Alkalteak berretsi du: Udalak ezin dio aurre egin laguntzarik gabe

Alkateak berretsi duenez, Ondarroako Udalak ezin dio laguntzarik gabe aurre egin mendi-hegala orekatzeko eta etxebizitzetan dauden kalteak konpontzeko lanen ordainketari. Guztira, 17 milioi euro balio dute lanek.

Erakunde-ordezkariek adostu dute lantalde bat sortzea; bertan, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udala izango dira. Arazoa landuko dute eta irtenbide bat topatzen saiatuko dira, bildutakoen iturriek jakitera eman dutenez.

Aurreko martxoan, Ondarroako 176 familia atera zituzten euren etxeetatik, Kamiñaldeko mendi-hegalean izandako luizien ondorioz. Euria erruz bota zuen, eta horregatik jazo ziren luiziak. 70 familia uztailaren 29an bueltatu ziren euren etxeetara, San Inazio kalea ireki ostean, baina ehun bat oraindik daude berdin, etxetik kanpo.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X