Bilboko Aste Nagusia, azken txanpan
Albiste gehiago gizartea
Aretxabaletako osasun etxe berriak datorren astelehenean irekiko ditu ateak
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro inguruko inbertsioa egin du 21 kontsulta eta lau solairu izango dituen zentro berria eraikitzeko. Berritasun gisa, lau solairuetako bat gizarte zerbitzuetara eskainiko da.
Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia erdiak indarkeria matxista motaren bat jasan du noizbait
Indarkeria matxistari zifrak jarri dizkio Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta batek, eta ondorio nagusia argia da: indarkeria matxista presente dago EAEn bizi diren emakumeen bizitzetan eta egunerokoan, bikote-, familia-, lan- edo hezkuntza eremuan, ez ezik, ingurune birtualean ere.
Biktimen % 18,4k baino ez du jaso laguntza medikoa edo psikologikoa
Bikotearen barruan eta/edo kanpoan indarkeria jasan dutela adierazi duten emakumeen % 13,9k salatu du noizbait indarkeria hori, eta emakumeen % 16,6k adierazi du botikak, alkohola edo drogak hartu dituela bizitako indarkeriazko gertakariei aurre egiteko.
Bermeoko Madalen Egunetako teilak Palestinaren aldeko elkartasun mezua izango du
Horrekin batera, udalak dei egin die herritarrei Palestinaren aldeko elkartasun sinboloak erabil ditzaten (zapiak, banderak…), “mugak gainditzeko eta konpromiso kolektibo hori ikusarazteko”.
Felix Baumgartner austriarra hil da, 2012an estratosferatik jauzi egiteagatik ezaguna, parapente istripu batean
Muturreko desafioak egiteagatik ezaguna, 2012an mundu mailan egin zen ezaguna estratosferatik salto egiteagatik; munduko hiru errekor ezarri zituen horrela, besteak beste, soinuaren hesia ibilgailurik erabili gabe hautsi zuen lehen pertsona izatea.
Zarautzeko Udalak hondartzan erretzea eta bozgorailuak erabiltzea debekatuko du
Udalbatzak aho batez onartu zuen araudia berria, baina alegazioak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztuaren 6ra arte.
Harresi baten aztarnak aurkitu dituzte Gasteizko Antzoki Zaharra birgaitzeko lanetan, besaulki-patioaren azpian
Arkeologoek txosten bat egingo dute aurkikuntza aztertzeko, eta, bitartean, lanek normaltasunez aurrera jarraituko dute antzokiaren gainerako eremuetan.
San Adriango kobazuloan neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik
40.000 urte baino gehiago dituzten piezak berreskuratu dituzte arkeologoek. Aranzadik bi hamarkada daramatza Gipuzkoan, Aizkorri mendilerroan, dagoen tunel horretan indusketak egiten. Historiako garai ugaritako aztarnak aurkitu dituzte.
Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean
Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako".
Atzerapenarekin bada ere, iritsi dira Saharako haurrak Euskal Herrira
Agiriak tramitatzeko izan dituzten arazoen ondorioz, 15 egun beranduago iritsi dira Euskal Herrira Saharako 213 neska-mutikoak. Orain bertako familietan edota aterpetxeetan igaroko dute uda abuztu bukaera arte. Behar dituzten osasun frogak egiteaz gainera, elikadura hobetzea eta basamortuko 50 graduko tenperaturak ekiditea da Oporrak Bakean ekimenaren helburua.