13 urte eta erdiko zigorra, kamioilari bat hil zuen ertzainarentzat
    
            2015eko ekainaren 4an A-15ean, Leitzan, kamioilari bat hil zuela aitortu du astelehen honetan hilketa horrengatik akusatutako ertzainak, eta 13 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra onartu du. Hilketa delitua egotzi diote, baina aitortza aringarria ezarrita.
Astelehen honetan hasi behar zen epaiketa, Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioan.
Hilketa 2015eko ekainaren 4an gertatu zen, A-15 errepidean, Leitza parean (Nafarroa). Fiskaltzak jasotako datuen arabera, akusatua Tievas herriko (Nafarroa) bere etxebizitzatik atera zen autoz Tolosako ertzain-etxera joateko. Irurtzun parean, 38 urteko kamioilari batekin eztabaidan hasi zen, zirkulazioko kontu bat tarteko.
Kamioilariak Leitzarako bidea hartu zuen, baina ertzaina segika zuela konturatu zen. Ibilgailua gelditu eta bertatik jaitsi zen. Gauza bera egin zuen agenteak ere. Une horretan, ertzainak "pistola hartu eta biktimaren burura zuzendu zuen, hura hiltzeko asmoz. Aurpegitik 50 cm baino gutxiagora tiro egin zion". Fiskalak 30 urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, hilketa delitua egotzita.
Defentsaren bertsioa
Bestelako eskakizuna zuen defentsak. Haren arabera, akusatuak uste izan zuen akusatuak "eraso" egingo ziola, "oso jarrera oldarkorra" baitzuen. Horren aurrean, "beste bihotzeko bat izango zuen beldur kontrolaezina izan zuen, eta nahasdura horretan, eta betiere bere burua defendatzeko asmoz," arma aldean zuela atera zen ibilgailutik.
Kamioilariaren "sorbaldaren eta buruaren artean dagoen angelu itsura" apuntatu zuen, hura beldurtu nahian. Uneren batean, baina, "armak ezustean tiro egin zuen" eta biktima harrapatu zuen bete-betean. Hala, defentsaren arabera, agenteari zuhurtziagabekeriazko hilketa larria delitua leporatu ahal zaio, hainbat salbueslerekin (nahasmendu psikikoa, defentsa legitimoa eta beldur gaindiezina).
Akusazioa
Auzian bi akusazio partikular zeuden. Batetik, hildakoaren bikotekidea ordezkatzen zuena —18 urteko kartzela zigorra eskatu zuen— eta biktimaren guraso eta bi anaiena —25 urteko espetxe zigorra galdegin zuten—.
Horrez gain, Zurich aseguru-etxea eta Eusko Jaurlaritza ere pertsonatuak zeuden auzian. Lehena, zuzeneko erantzukizun zibilagatik. Jaurlaritzak harekin du asegurua eginda, ertzainek suzko armak erabiltzeagatik sor daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko. Jaurlaritzak erantzukizun zibil subsidiarioa zuen.
diarioa zuen. diarioa zuen.Zure interesekoa izan daiteke
21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea eta telefono mugikorra kentzeagatik
Gertakariak joan den larunbatean jazo ziren, 08:30 inguruan.
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                        Asteburu honetan egingo dute udazkeneko bilketa handia elikagaien bankuek
Beharra duten familiei laguntzeko, elikagaiez eta bestelako hainbat produktuz biltegiak betetzea dute helburu elikagaien bankuek. Aurten, dohaintzez gainera, lanerako boluntarioak ere eskatu dituzte.
Liztor asiatikoa, espezie inbaditzaile eta kezkagarria
Bi aste eskasetan hiru pertsona hil dira Galizan liztor asiatikoaren ziztadez. Horrek espezie inbaditzaile honekiko kezka areagotu egin du Euskal Herrian ere. Zer egin beharko genuke liztor asiatikoaren habia ikusten badugu? Oier Alberdi liztor beltzaren tratatzaileak zenbait aholku eman ditu gai konplexu honen aurrean.
Taldean egindako eraso faxista eta LGTBIfobiko bat salatu dute Gorraitzeko jaietan
Berhezi Berdintasun Kontsultorioak azaldu duenez, taldeak ikur frankistak eta falangistak zeramatzan. Bestalde, Kontsultorioak Eguesibko Udalaren isiltasuna kritikatu du, irailean gertatutako erasoaren aurrean.
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                        Motor-gidari bat hil da Lemoizen gertatutako trafiko-istripu batean
Istripua gertatu den BI-3152 errepidea itxita dago, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu arrazoiak argitzeko.
Sarrigurenen atxilotutako gizona espetxeratu dute, adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Fiskaltzak behin-behineko espetxeratzea eskatu du, komunikatua eta fidantzarik gabea, 16 urteko adingabe bati penetrazioarekin egindako sexu-eraso (bortxaketa) delitu batengatik.
Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratu da, "forma eta funtsa" aldatuta
Osaera berria izango du, eta berritasun nagusienetako da kontseilura batuko direla autonomia erkidegoetako hizkuntza politiketako ordezkariak.
Lagun bat ospitaleratu dute Gasteizen, patinetea lehertu eta kea arnasteagatik
Ibilgailuak lokal baten barruan egin zuen eztanda, eta jabeek bateria bertatik atera eta su-itzalgailu batekin busti zuten, suhiltzaileak iritsi aurretik.
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hiltzea leporatuta, Huelvan
47 urteko emakumezko biktimaren lankideek horren gorpua aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin, lan egiten zuen eta bizi zen nekazaritza-lursailean bertan. Emakumearen alabak joan den astean Guardia Zibilari jakinarazi zionez, atxilotuak ama mehatxatu egin zuen, beste pertsona batekin ezkonduko zela iragarri ondoren.
Gabonetako trena, gaueko lasterketa eta mahai-futbol txapelketa: Bilboko metroak 30 urte bete ditu, eta ospatzen dabil
Bilboko metroak hiru hamarkada beteko ditu aurten, eta kontzertuak, zozketak eta dekorazio bereziak egingo ditu, baita Gabonetako trena, futbolin-txapelketa eta Underrun gaueko lasterketa ere.