Elkarri musu emategatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume taberna batetik bota izana salatu dute Gasteizen

Gasteizko Mugimendu Feministak manifestazioa egitera deitu dute ostegun honetan, arratsaldeko 20:00etan Andra Maria Zuriaren plazan.

Gasteizko Mugimendu Feministak salatu duenez, larunbat arratsaldean elkar musukatzen ari ziren bi emakume "bultzaka kaleratu" zituzten Gasteizko taberna batetik bertako arduradunek.

Ohar baten bidez, kolektibo horrek kritikatu egin du kaleratu zituztenek emakume horiei azaldu zietela "molestatzen" ari zirela musukatzen aritzeagatik. “Erabat onartezina iruditzen zaigu, eta erasotzat hartzen dugu”, adierazi du.

Zehaztu duenaren arabera, gertaerak jazo zirenean, bi emakumeek Udaltzaingoari hots egin zioten, eta hark salaketa jartzea besterik ez zieten gomendatu "hala egitea egokia zela uste bazuten". Biek erabaki zuten Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea, baina Mugimendu Feministaren aburuz, "ohikoa denez, tratu desegokia jaso zuten; izan ere, eurek esandakoa zalantzan jarri zuten eta ez zuten sinetsi eraso egin zietenik".

Hori dela eta, manifestazioa bat egitera deitu du ostegun arratsaldean, Andra Maria Zuriaren plazatik 20:00etan atera eta “emakumeak kaleratu zituzten lokal lesbofoboan bukatuko dena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X