Korrika: omenduak eta mezuen egileak
Jarraian dituzue Korrikak 1980tik omendutako pertsonen eta elkarteen izenak, baita lekukoak eraman dituen mezuen egileak ere.
1. KORRIKA (1980)
• Xabier Peña Albizu (Tolosa, 1914-1980) idazle eta irakaslea omendu zuten. Lehenengo edizioan, anekdota bitxi bat gertatu zen: mezua jasotzen zuen papera bidean galdu zen, eta lasterketa bukatutakoan ez zuten mezua irakurri. Testu horren egilea Rikardo Arregi izan zen.
2. KORRIKA (1982)
• Rikardo Arregi kazetariak (Andoain, 1942 - Eibar, 1969) jaso zuen omenaldia bigarren edizioan; hain zuzen, berorrena zen lehenengo edizioko mezua. Bi urte lehenago ez zenez posible izan, 1982an irakurri zuten lehenengo Korrikarako prestatutako mezua.
3. KORRIKA (1983)
• Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) hirugarren edizioan omendu zuten. AEK-ko iturrien arabera, ezezaguna da orduko mezuaren egilea.
4. KORRIKA (1985)
• Piarres Laffitte (Luhuso, 1901 - Baiona, 1985) kazetari eta idazlea izan zen omendua. Ez dute daturik mezuaren egileari buruz.
5. KORRIKA (1987)
• Balendin Enbeita (Muxika, 1906-1986) bertsolari eta idazleari egin zioten omenaldia, eta haren semeak idatzi zuen mezua, Jon Enbeita bertsolari ospetsuak.
6. KORRIKA (1989)
• Jose Miguel Barandiaran (Ataun, 1889-1991) antropologo, etnografo eta apaiza omendu zuten. Hirugarren eta laugarren edizioetan bezala, ezezaguna da mezuaren egilea.
7. KORRIKA (1991)
• Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990) omendu zuten, eta berorrek idatzi zuen eskuz esku ibili zen mezua.
8. KORRIKA (1993)
• Martin Ugalde (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) idazleari egin zion omenaldia Korrikak. Gainera, Ugaldek berak irakurri zuen Joxemi Zumalabek idatzitako mezua.
9. KORRIKA (1995)
• Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) abeslaria izan zen 9. Korrikako protagonista, omenaldia jasotzeaz gain, mezua ere berorrek idatzi zuelako.
10.KORRIKA (1997)
• Luis Villasante (Gernika, 1920 - Oñati, 2000) idazle eta hizkuntzalariak harrera beroa jaso zuen Korrikaren eskutik. Orduko mezuak, ordea, Juan Mari Torrealdairen hitzak gordetzen zituen.
11. KORRIKA (1999)
• Oso edizio berezia izan zen, hainbat lagun eta elkarte omendu zituztelako: Pedro Miguel Etxenike, Joxe Ramon Etxebarria, Jose Angel Iribar, Maitena Araguas, Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaileak, Argiñe Iturregi, Euskalerria Irratia, Arantza udalerria eta Maiatz editoriala. Mezuaren egilea Ramon Labaien izan zen.
12. KORRIKA (2001)
• Bertsolaritzak hartu zuen omenaldia urte hartan, eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak idatzi zuen mezua.
13. KORRIKA (2003)
• Ez Dok Amairu kultur mugimenduak jaso zuen omenaldia hamahirugarren edizioan, eta Martxelo Otamendik idatzi zuen lekuko barnean gordeta eraman zuten mezua.
14. KORRIKA (2005)
• Euskaldun berriei egin zien keinu Korrikak 2005ean. Andolin Eguskitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo 2004) hizkuntzalariak ordezkatu zuen euskaldun berrien kolektiboa, eta Eguskitzak berak idatzi zuen mezua, Tere Irastorzarekin batera.
15. KORRIKA (2007)
• Emakumea omendu zuen Korrikak, euskararen transmisioan egindako lanagatik. Xabier Amurizak eta Miren Amurizak egin zuten mezua.
16. KORRIKA (2009)
• Orduan, euskara ikasi edo berreskuratu behar izan duten eta gure hizkuntzaren transmisioa bermatzeaz arduratu diren pertsonak omendu zituzten. Pirritx eta Porrotx pailazoek idatzi zuten Euskal Herri osoa zeharkatu zuen mezu hura.
17. KORRIKA (2001)
• Euskaltzaindia izan zen hamalaugarren edizioko omenaldia jaso zuena. Mezua, berriz, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok idatzi zuten.
18. KORRIKA (2013)
• Euskara ikasten eta alfabetatzen ari diren pertsonentzat izan zen omenaldia. Amets Arzallus bertsolariaren esku geratu zen mezua.
19. KORRIKA (2015)
• Durangoko Azokaren 50. urtemugak merezitako omenaldia izan zuen. Lorea Agirre kazetariak idatzi zuen mezua.
20. KORRIKA (2017)
• Korrikaren asmatzaile eta lehen antolatzaileak omendu zituen euskararen aldeko lasterketak. Amaiera ekitaldian entzun ahal izan zen mezua Joseba Sarrionandiak idatzi zuen, eta bere ahotsetik entzun ahal izan zen Iruñean.
21. KORRIKA (2019)
• Jose Luis Alavarez Enparantza, Txillardegi, euskaltzale eta hizkuntzalaria omendu zuten Korrikaren azken edizioan. Gasteizen amaitu zen ibilbidea, eta Maialen Lujanbio bertsolariak idatzi zuen azken mezua: 'Klika'.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute ikasleen omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Manipulatutako metxero bat zeraman atxilotu duten unean, sua bizkortzeko asmoz.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.