Megakamioia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Megakamioia, Nafarroatik zehar ibiltzeko baimenen zain

Nafarroako Herri Lanetako Zuzendaritzak ez dio baimenik eman Pasaiatik atera eta Zangozara doan garraio erraldoiari Foru Erkidegoan zehar ibil dadin.
18:00 - 20:00
Gaueko 10etan aterako da Megatruck-a Ikaztegietatik

Astearte iluntzetik Gipuzkoako errepideak zeharkatzen ari den ia 100 metro luzeko megakamioia Ikaztegietara heldu da gaur goizaldean, nahiz eta Beasainera arte iritsi behar zen, atzo gauean Zamalbidetik (Errenteria) atera ondoren. Hori dela eta, gaueko 22:00etan aterako da kamioitzarra Ikaztegietatik, aurreikusitako ordua baino ordu eta erdi lehenago, atzoko etapan galdutako denbora berreskuratze asmoz.

Bere hurrengo erronka Etzegarate gaina igotzea izango da, eta bertan geratuko da aparkatuta Alaska hotelaren inguruan; hau da, Gipuzkoako mugatik oso gertu baina Nafarroako lurraldean. Leku hori Gipuzkoako eta Nafarroako arduradunen artean adostu dute, baina litekeena da bertan geratzea gutxienez 48 orduz, garraioa-enpresako iturriek aditzera eman dutenez.

Izan ere, ostegun goizeko datuen arabera, garraio erraldoia Nafarroan sartzeko eta bertako errepideetatik bidea egiteko arazoak daude, Foru Erkidegoko Herri Lanetako Zuzendaritzak ez baitu horretarako behin betiko baimenik eman oraindik.

eitb.eus-ek jakin duenez, Foruzaingoa Herri Lanetako Zuzendaritzaren baimenaren zain dago garraioaren logistika zailari arreta eskaintzeko.

Aipatu garraio berezia Japoniatik bidali duten haize-sorgailu erraldoi baten makineria-kaxa Pasaiatik Zangozara eramaten ari da. Alabaina, horren ezohiko neurriek (94,81 metroko luzera, 6,5 metroko zabalera, 5,3 metroko altuera eta 514,4 tonako pisua) izugarri zailtzen dute pieza hori garraiatzeko lana. Ezinbestekoa da garraio bereziak igaroko dituen bideak aurretik aztertzea, ibilbiderik egokiena hautatzeko. Ibilbidearen azterketa txosten batean jaso dute, eta, hain zuzen ere, txosten horrek oraindik ez du azken baimena jaso.

Zangozako laborategietan aztertu beharreko prototipoa

Hitachi enpresa japoniarrak muturreko eguraldia jasango duten haize-sorgailuak jarri nahi ditu Japoniako itsasoan. Alabaina, haize-sorgailu horien piezak homologatu behar ditu, eta horregatik bidali dute Zangozako laborategira.

Helmugara iritsitakoan, zenbait hilabetetan Zangozako laborategian homologatzeko probak egin ostean, makineria-kaxa erraldoiak kontrako bidea egingo du, Zangozatik Pasaiako portura, eta bertatik Japoniara bidaliko dute, itsasontziz.

e, itsasontziz.

e, itsasontziz.

e, itsasontziz.

e, itsasontziz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X