EiTBk 20 urte bete ditu Interneten, egunero 100.000 erabiltzailerekin
Abenduaren 19 honetan, EiTBk 20 urte bete ditu Interneten. Aurten, audientzia-marka historikoa lortu du eitb.eus-ek. Urtarriletik azarora, 100.000 erabiltzaile bakarren batez bestekoa gainditu du webguneak, OJD Interactivaren datuen arabera.
1996ko abenduaren 19an, Euskadi Irrati Telebista komunikazio-talde publikoak eitb.com domeinua erregistratu zuen sarean. Hasieran, webgunean argitaratzen ziren albisteak finkoak ziren. Duela bi urte (2014an), eitb.eus domeinu berria jarri zen martxan. EiTBren webguneak hainbat aukera eskaintzen ditu, besteak beste atal tematiko ugari, unean bertan gaurkotutako edukiak, telebista eta irratia nahieran, ekitaldien jarraipen berezia streaming bidez eta gailu guztien bidez (telefonoa, tableta, ordenagailua…) webgunean sartzeko aukera.
EiTBk Interneten bizi izandako aldaketa bat etorri da gizartearen garapenarekin; izan ere, albisteak eta entretenimendu edukiak kontsumitzeko modua aldatu egin da azken urteotan. Horren ildotik, 1996an ez zen Google bilatzailea existitzen, ezta Wikipedia, YouTube, Facebook eta Twitter ere. Telefono mugikorrek ez zuten zerikusirik egun aski ezagutzen ditugun smartphonekin. Garai hartan, Ericsson eta Motorola ziren markarik ospetsuenak.
Gaur egun, eitb.eus-eko bisitari gehienak Google bitartez sartzen dira webgunean. Audientziaren % 25 sare sozialetatik dator, eta hiru erabiltzailetatik bik telefono mugikorren bidez kontsultatzen dituzte edukiak. Duela 20 urte, ez zen existitzen hori guztia.
Mundu guztirako emanaldiak, eitb24 eta 'Nahieran'
EiTB Internet munduarekin lotu zuen data historiko horrekin batera, beste hiru gertaera garrantzitsuk markatu dute euskal hedabidearen historia webgunean, edukien ikuspegitik.
Lehen fase batean osagai estatikoak eta korporatiboak nagusi ziren, baina, 2000. urtean, ETBk Amerikan lehen emisioak Internet bidez zabaltzearekin batera, EiTBk aurrerapausoa eman zuen webgunean: bere irratiak eta telebistak mundu osoan ikusi eta entzun zitezkeen jada streaming bidez. Entretenimenduko eta albistegietako edukiak egunero eguneratzen hasi ziren. Gainera, pixkanaka-pixkanaka bideoa uztartu zuten.
2004an eitb24 sortu zen, eskaintza informatiboa zabaltzeko albiste ataria, eta egunean 24 orduko informazio webgunea izateko. Euskal hedabide taldearen lidergoa, irratiaz eta telebistaz gain, Internetekin sendotu zuten.
2011n, 'EiTB Nahieran' martxan jarri zuten. Zerbitzu horrek Euskal Telebistako eta irratietako saioak edonoiz eta edonon ikusteko eta entzuteko aukera ematen die erabiltzaileei, ordenagailuan, mugikorrean eta (orain dela gutxi) telebista konektatuetan ere.
Ezbairik gabe, aplikazio berezien (EiTB eta Gazteak eta Hiru3k aurten martxan jarritakoak) sorrerak eta mugikorren bidezko sarreren hazkundeak etorkizuneko bidea markatuko dute, eta erronka nagusia hau izango da: eduki digitalen sektorean etengabe eta oso azkar gertatzen diren aldaketetara egokitzea, bai teknologiaren alorrean, bai edukiak sortzeko moduan.
Hurrengo urteari begira, bi egitasmo garrantzitsuenak 'EiTB Nahieran' berritzea eta erabiltzaileek sortutako edukiak mugikorretara egokitzea izango dira.
ea izango dira. ea izango dira. ea izango dira. ea izango dira.Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.