Genero indarkeriaren salaketek % 8 egin dute behera EAEn
Genero indarkeria dela-eta, 1.150 salaketa jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2016ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoan baino % 8 gutxiago. Gainera, epe horretan, babeserako 62 agindu eman zituzten, azken hiru hilabeteetan baino % 33 gutxiago. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratu ditu Etxeko eta Genero Indarkeriaren Behatokiaren datuok.
Epe horretan, 1.145 emakumek aurkeztu dituzte salaketak EAEko epaitegietan. Biktima tasari dagokionez, 10.000 emakumeko 10,19 puntukoa izan da azken hiruhilekoan, Estatuan baino 5 puntu txikiagoa.
Eguneko ia 5 emakumek salatu dute bikotekide ohia Nafarroan
Uztailaren 1etik irailaren 30era, egunean 4,6 emakumek salatu zuten bikotekide ohia Nafarroan, indarkeria matxista delituak leporatuta. Urtarrila eta martxoa bitartean, 364 salaketa jarri zituzten Nafarroako epaitegietan; apirila eta ekaina bitartean, 339; eta uztailaren 1etik irailaren 30era, 414. Azken datu hori ikusita, % 39,39 egin du gora tasak, 2015eko garai bereko datuarekin alderatuz gero.
10 akusatuetatik 7 zigortzen dituzte epaitegiak, bikotekidea hiltzeagatik
Estatu espainiarrean, epaitutako 10 auzipetuetako 7 zigortzen dituzte genero indarkeriagatik, Botere Judizialaren datuen arabera; genero indarkeriagatik jarritako salaketen % 14 eta babeserako aginduen % 3.
2016ko hirugarren hiruhilekoan, indarkeria matxistak 36.000 biktima utzi ditu; salaketak, berriz, 38.402 izan dira.
.402 izan dira. .402 izan dira. .402 izan dira.Zure interesekoa izan daiteke
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zaurituak izan baitziren
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian