Zaku bete opariz jaitsi da Olentzero menditik
Euskal Herri osoko milaka haur Olentzeroren zain egon dira gaur, abenduak 24. Mari Domingirekin batera, ikazkin ezaguna gure herri eta hirietako kaleetan izan baitira larunbat honetan. Hala, desfileak, harrerak... eta ilusio andana izan da gaur kalean, arratsalde-gau magikoan.
Hemen duzu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan diren ekitaldien laburpena.
Bilbo
Olentzero ostiral arratsaldez heldu zen Bilboko Arriaga Antzokira, Mari Domingirekin, galtzagorriekin, Basajaunekin eta lamiekin batera. Guztiek Kale Nagusia zeharkatu zuten eta Arriaga Antzokian eman zuten gaua. Larunbat honetan, 11:00etatik 14:00etara, antzokira bertaratu diren ume guztiak hartu ditu. Sarreran ordena bermatzeko, Bilboko Udalak tiket sistema berri bat erabili du, eta Areatzako txurro-dendaren ondoan jarri duten kasetan banatu dituzte txartelak. Gehienez hiru tiket hartu ahal izan dira (umeekin doazen nagusiek ez dute tiketik behar izan). Guztira 1.500 tiket banatu dira, eta horien arabera sartuko dira umeak Arriaga antzokira.
Donostia
Olentzero eta Mari Domingi arratsaldean iritsi dira Donostiara. 18:30etik aurrera Gipuzkoako hiriburuko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera, ume guztiak agurtzeko. Koro Ama Birjiniaren balkoira atera dira arratsaldeko 16:00etan. Bertan, Eskola eta Gero Axular dantza taldeek agurtuko dituzte. Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera udaletxeraino zuzendu dira. Jarraian, Alderdi Ederren bildutako ume guztiak agurtu dituzte. 16:30etik 18:00etara, Olentzero eta Mari Domingi Udalbatza aretoan egon dira hurbildu diren haur guztiei harrera egiteko eta gutunak jasotzeko. Ordu erdi beranduago, 18:30ean, hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituen kalejira hasiko da. Ibilbidea ondorengoa izango da: Boulevardetik irten eta Hernani, Loiola, San Martzial, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano kalea eta Alderdi Eder (udaletxearen aurrean).
Gasteiz
09:45ean Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Estibaliz Canto Kultura zinegotziak Olentzero hartu dute Gasteizko Udalean. Ondoren, Olentzerok udaletxean agurtu ditu Gasteizeko haurrak, 10:00etatik 15:00etara. Han jaso ditu umeek ilusio osoz idatzitako eskutitzak.
Arratsaldean, desfilea izan da, 18:00etan, honako ibilbide honekin: Iparralde hiri-zentroa, Legutiano Portaleko kalea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea eta Espainiako plaza. Udaletxeko balkoi nagusitik bere kanta ezaguna abestu da, 19:00etan.
Iruñea
Olentzerok goxokiak banatu eta umeek ilusioz beteta idatzitako eskutitzak jaso ditu Iruñeko udaletxean, goizez, 11:00etatik 13:00etara. Martin Azpilcueta kalean ere ibili da, 12:00etatik aurrera, eta, besteak beste, txokolatadaz gozatu ahal izan dute bertaratu direnek.
Desfilea 18:00etan hasi da, eta ondorengo ibilbide hau izan du: Iruñeko Arte Eskola (Iturralde eta Suit kalea), Paulino Caballero, Nafarroako Gorteen kalea, Karlos III.a, Gazteluko plaza, Txapitela kalea, Mercaderes, Estafeta eta Amaia; Iturralden eta Suiten amaituko da. Kaleak animatzea Arrotxapea auzoko zangaluzeen esku egongo da.
Ondoren, 19:00ak pasata, udaletxean egin diote harrera Olentzerori Joseba Asiron alkateak eta udalbatzako kideek. Puntu horretan, La Pamplonesa musika-banda batu da Gabonetako ekitaldi horretara lehenengo aldiz.
Asironek zapi bat jarri dio Olentzerori Iruñeko armarriarekin eta honako leloarekin: "Iruñeko Udala. Olentzero 2016", ikazkinaren figuraren eta tradizioaren omenez; izan ere, aurten 60 urte bete ditu San Antonio elkarteko gazteek 1956. urtean sortu zutenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxean daude Venezuelan preso egon diren bi euskal herritarrak
Eguerdian hartu dute lur Barajas aireportuan eta errepidez egin dute Madril eta Bilbo arteko bidea. Iluntzean, 18:00ak ondoren, iritsi dira euren etxeetara.
Erriberrin desagertutako gizonaren gorpua topatu dute
Adinekoaren bila ibili dira sei egunez, eta ostiral honetan aurkitu dute haren gorpua, Erriberri eta Beire arteko landa-bide batean.
Euskal Sagardoa izendapeneko sagardotegiek 3,1 milioi litro ekoitzi dituzte aurtengo kanpainan
Euskal Sagardoa jatorri-deiturari atxikitako 46 sagardotegiek 3,1 milioi litro edari ekoitzi dituzte kanpaina berrirako. Horretarako, bertako fruta-arboletako 4,4 milioi kilo sagar erabili dituzte.
Gidari bat hil da N-121-B errepidean, Arizkun parean, istripu batean
53. kilometroan jazo da istripua, Baztan parean, eta medikuak, suhiltzaileak, anbulantziak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Dermatosi nodularraren aurkako 42.500 abelburu txertatzea aurreikusi du Gipuzkoak
Gipuzkoak 42.500 behi-abelburu txertatuko ditu dermatosi nodularraren aurka, ostiral honetan lurraldean hasi den nahitaezko txertaketa-kanpainan. Kanpaina hori gutxi gorabehera bi hilabeteko epean osatuko da, 1.900 abeltzaintza-ustiategitan.
Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Larrialdi zerbitzuak itsasora erori den pertsona baten bila ari dira Donostian
Segurtasun Sailak esan duenez, lekuko batek jakinarazi du pertsona bat itsasora erori dela Zurriolako kai-muturrean, haize zakarra eta olatu handiak dauden lekuan. Suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren patruilak bertan daude.
Ozeanoen tenperaturak marka guztiak hautsi zituen 2025ean
Berotze ozeanikoa ez da uniformea, eta honako hauek dira gunerik beroenak: ozeano tropikala eta Hego Atlantikoa, Ipar Ozeano Barea eta Ozeano Australa, mundu osoko 31 erakundek eta 50 zientzialarik baino gehiagok egindako ikerketa baten arabera.
Venezuelak aske utzi dituen bi bilbotarrak "nahiko ondo" daude, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela haien eskubideak errespetatu, eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Gasteizen kalean bizi diren Maliko asilo eskatzaileak Jaurlaritzak kudeatzen dituen zentroetara eraman dituzte
Gasteizko kaleetan bizi diren Maliko 30 bat errefuxiatu Eusko Jaurlaritzako hainbat zentrotara eraman dituzte aldi baterako. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio, bere "betebeharrak" betetzeko eta Maliko asilo eskatzaileen egoera administratiboa bideratzeko.