Berdintasun Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau asteko aitatasun baimena indarrean sartu da

2007ko Espainiako Berdintasun Legean jasota bazegoen ere, Gobernuak urtez urte baimenaren luzatzea atzeratu du.
Jaioberria
Jaioberria

Gaurtik aurrera, urtarrilaren 1a, hilabete osoko aitatasun baimena izango dute aitek, bi aste izan beharrean. 2007ko Berdintasun Legean baimena bi astetik lau astera luzatzea aurreikusita bazegoen ere, urtez urte Gobernuak atzeratu egin du horren aplikazioa.

Berdintasun Legearen arabera, jaiotza edo adopzio kasuetan aitak lau asteko baimena izango du. Berez, Gobernuak 2013ko urtarrilaren 1era arteko tartea zuen aldaketa aplikatzeko. Gaur egun, amatasun baimena 16 astekoa da.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak bultzatu zuen Berdintasun Legea eta 2013ko urtarrilaren 1a baino aitatasun baimena luzatzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, 200 milioi euroko kostua izango zuela argudiatuta atzeratzea erabaki zuen 2009an.

Geroztik Alderdi Popularrak urtez urte baimenaren luzatzearen aplikazioa atzeratu egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X