Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute gizonezko bat sastatzeagatik, Durangon

Erasoa abenduaren 18an izan zen, Alde Zaharrean dagoen taberna batean, aurretik eztabaidarik izan gabe.

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du aurreko abenduan beste gazte bat sastatzeagatik, Durangoko (Bizkaia) pub batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktima Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, eskuan ebaki sakona zuela, eskua erabili baitzuen babesteko, arma zuria sabelera zuzenduta zihoalako.

Biktimaren arabera, erasoa abenduaren 18ko goizaldean gertatu zen, Alde Zaharrean dagoen taberna batean, aurretik eztabaidarik izan gabe.

Ustezko erasotzailea atzo topatu eta, atxilotu ondoren, Polizia-etxera eraman zuten epailearen esku  utzi bitartean. Aurrekarik ditu atxilotutako gazteak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X