Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute bat piztu da Zallako zabortegian

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, sutea piztu da. Suhiltzaileek itzali dute sua.

Ostegun goizaldean sute bat piztu da Zallako (Bizkaia) zabortegian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta 112 Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi dutenez.

Ertzaintzak goizaldeko bostak aldera izan du sutearen berri, eta suhiltzaileek itzali dute sua. Bestalde, sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X