Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutrikuko Kofradia Zaharra kiskali du sute batek

Itxita eta zerbitzurik gabe zegoen, baina kalte materialak ugari izan dira.

Mutrikuko kaian dagoen taberna batean piztu da sute bat goizalde honetan, Ertzaintzak Europa Pressi jakinarazi dionez. Itxita eta zerbitzurik gabe dagoen Kofradia Zaharran tabernan piztu da sutea.

Sutearen berri izan dute 04:30ak aldera, eta suhiltzaileak sugarrak amatatzen egon dira 06:30ak arte. Oraindik ez dakite zein izan den sutearen jatorria, baina kalte material handiak eragin ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X