31. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu egin dute Goya sarietan bitxiak ostu zituen lapurra

Merkatuan 30.000 euroko balioa izan dezaketen Suarez dendako bitxiak Marriott Auditorium hoteleko gela batean zeuden, giltzapetuta.
Anne Igartiburu, Suarez dendako bitxiekin, Goya sarien galan. Argazkia: EFE
Anne Igartiburu, Suarez dendako bitxiekin, Goya sarien galan. Argazkia: EFE

2017ko Goya sarien galan hainbat bitxi ostu zituen lapurra atxilotu dute ostegun honetan. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, muntaian parte hartu zuen teknikari batek lapurtu zituen merkatuan 30.000 euroko balioa izan dezaketen Suarez dendako bitxiak.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, gizonak 50 urte ditu baina ez du aurrekari polizialik. Goya sarien galako produkzio-buruak salaketa jarri zuten polizia-etxean bueltatu ditu bitxiak, antza denez, komunikabideetan balio handiko bitxiak zirela irakurri ostean.

Lapurra, Goya sarien produkzio-buruarekin joan da polizia-etxera, eta Madrilgo Marriott Auditorium hoteleko gelan zeuden bitxiak berak ostu zituela aitortu du. Ildo horretatik, balio gutxi zutelakoan hartu zituela esan die poliziei, eta interneten salgai jartzeko asmoa zuela jakinarazi die.

Gela horretara giltza zuten langileak besterik ezin ziren sartu. Arrazoi horregatik, Espainiako Poliziak Goya sarien galan aritu ziren langileen zerrenda eskatu zion hotelari. Halaber, segurtasun kamerek grabatutako irudiak aztertu zituzten, gelara sartu ziren pertsona guztiak aztertzeko.

Orotara, Suarez bitxi-dendako bi erloju, eraztun bat, belarritakoak eta mahuka bikiak lapurtu zituen. Marriott Auditorium hoteleko gela batean zeuden, kutxa batean sartuta. 2017ko Goya sarien gala larunbat gauean izan arren, astelehenean ohartu ziren bitxiak falta zirela (dena batzeari ekin ziotenean).

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X