Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiketa ibilgailuetan atzerako martxarako alarmak jarriko dituzte

Urtarrilean, Deusto auzoan, 67 urteko emakumezko bat hil zen, garbiketa ibilgailu batek harrapatuta.
maquinas-barredoras_
maquinas-barredoras_

Bilboko Udalak ostiral honetan jakinarazi duenez, hiriko garbiketa ibilgailuetan atzerako martxarako alarmak jarriko dituzte, sistema hori ibilgailu guztietan instalatzea derrigorrezkoa izan ez arren.

Urtarrilaren 25ean 67 urteko emakume bat hil ostean hartu du erabakia Udalak. Ezbeharra Deusto auzoan jazo zen, garbiketarako udal-zerbitzuaren ibilgailu batek atzera egin eta oinezkoa harrapatu zuenean.

Hala, oinezkoen segurtasuna indartzeko beste neurri batzuk hartuko dituela iragarri du Bilboko Udalak.  Ildo horretatik, garbiketa ibilgailuetako atzeko partean kamerak jarriko dituzte, gidariak inguruan gertatzen den guztia ikus dezan.

Dena dela, Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren zinegotziak esan du segurtasun neurriak indartu arren ezin  dela ziurtatu etorkizunean ez dela istripurik izango. Ildo horretatik, garbiketa ibilgailuek eta oinezkoek kalean topo egiten dutela esan du, eta pertsona guztiek akatsak egiten dituztela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori zehaztu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X