Zama arriskutsua zeraman
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berriz ireki dute A-8a Saltacaballon, 8 orduko kaosaren ostean

Autobidea guztiz itxita izan da Bilborako noranzkoan, auto batek eta kamioi batek istripua izan eta gero.
18:00 - 20:00
A-8a itxita dago Saltacaballon, kamioi bat irauli ostean

A-8 autobidea berriz ireki dute Saltacaballon (Castro Urdiales, Kantabria), Bilborako noranzkoan, kamioi batek eta auto batek gaur goizean izandako istripuaren ostean 8 orduz baino gehiagoz itxita izan eta gero.

Ezbeharra 09:30 aldera gertatu da, eta, horren eraginez, kamioia errepidean iraulita geratu da, bi erreiak oztopatzen. Hori dela eta, nahitaez eten behar izan dute ibilgailuen joan-etorria.

Ezbeharrean, bi pertsona zauritu dira, eta Laredoko ospitalera eraman dituzte.

Bestalde, hasierako informazioek istripua izan duen kamioiak zama arriskutsua zeramala zabaldu badute ere, gerora, Kantabriako DYA zerbitzuak, bere Twitter kontuaren bidez, baztertu egin du galtzadan barreiatuta geratu den gaia arriskutsua denik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X