Errefuxiatuen aldeko martxak, Donostian, Iruñean eta Bilbon
Errefuxiatuen eskubideen aldeko olatua irudikatu nahi da gaur Europa osoan, hainbat gizarte-taldek deituta. Manifestazioak egingo dira, 12:00etan hasita, Euskal Herrian eta Europako dozenaka hiriburutan; "Europa sendoa"ren kontrako protestak izango dira, eta errefuxiatuei "harrera erreala" egitea aldarrikatuko da.
Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deitu ditu martxak Bilbon , Iruñean eta Donostian, 'Europak, gotorlekuari ez. Harrera orain' lelopean. Mobilizazioen amaieran, manifestu bateratu bat zabalduko dute.
Estatu espainiarrean dozenaka gizarte-mugimenduk, CEAR eta Amnistia Internazionalak gobernuz kanpoko erakundeek bat egin dute deialdiarekin.
Europak errefuxiatuen giza-eskubide oinarrizkoenak ez dituela errespetatzen salatuko dute guztiek, aho batez. Europar Batasuna "edozein oinarri solidarioaren kontrako bidean indartzen eta hazten" ari dela gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik