Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paloma Gomez Borrero kazetaria hil da

Italian eta Vatikanoan berriemaile gisa egin zuen lan, eta sari ugari jaso ditu bizitza osoan zehar. Otsailean, ETB2ko ‘Todos los Apellidos Vascos’ saioan parte hartu zuen.
paloma-gomez-borrero-nietos-todos-apellidos-vascos-etb2_
paloma-gomez-borrero-nietos-todos-apellidos-vascos-etb2_

Paloma Gomez Borrero kazetaria hil da ostiral honetan, 82 urte zituela, Madrilen.

Paloma Gomez Borrego Madrilen jaio zen. Italian eta Vatikanoan berriemaile gisa egin zuen lan, eta sari ugari jaso ditu bizitza osoan zehar.

Otsailean, ETB2ko ‘Todos los Apellidos Vascos’ saioan parte hartu zuen. Olga Zabalgogeaskoak aurkeztutako saio horrek pertsona ezagunen zuhaitz genealogikoa garatzea du helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X