Inaugurazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Metroaren 3. linea gaur eguerdian izango da martxan

Lehendakariak egingo duen inaugurazio bidaiaren ostean, 12:02etik aurrera, herritarrek ere erabili ahal izango dute zerbitzua.
Metroaren barrualdea. Argazkia: EFE
Metroaren barrualdea. Argazkia: EFE

Euskotrenek martxan jarriko du gaur Bilboko Metroaren 3. linea. Inaugurazio bidaian lehendakaria, Iñigo Urkullu, eta Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, izango dira. Jarraian, 12:02ean herritarrentzat irekiko da zerbitzua, eta doan bidaiatu ahal izango dute 20:00ak arte. Txorierriko erabiltzaileek doan bidaiatu ahalko dute goizeko lehen zerbitzutik.

Jardunaldia animatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira 3. lineako geltokietan. Bilboko Koralak, Enrique Azurza buru duela, lehenengoak izango dira ekitaldia eskaintzen. Matikon egingo dute, jarraigo ofizialaren aurrean, metroko 1go eta 2. lineen inagurazioan egin duen bezala.

Hortik aurrera, hurrengo ekitaldiak izango dira ikusgai: Matikon Uribarriko Abesbatza izango da 12:30ean, sarbidean; Uribarrin, 12:00etatik 14:00etara, euskal nekazaritzako produktuen dastatzea egongo da, eta 13:30ean, Uribarriko Abesbatzak abestuko du sarbidean.

Zazpikaleak geltokian, 12:00etan, Go!azen telesailaren aktoreak antzeztuko dira sarbidearen aurrean, eta 13:30ean, Daniel Merinok eta Josu Aguinagak (La Olako BBK Music Legends Festival) kontzertuaren lehen emanaldia egingo dute geltoki barruan. 17:30ean bigarren emanaldia egingo dute Daniel Merinok eta Josu Aguinagak.

Zurbaranbarri geltokian, 12:00etatik 14:00etara, euskal nekazaritzako produktuen dastatzea izango da, eta 18:30ean Iturriondo Plazan Break Dance emanaldia egingo dute. Txurdinagan, egun osoan zehar, Bihotz Alaiak antolatutako Haurrentzako Jardunaldiak egingo dira Artazuriña kalean.

Otxarkoaga geltokian, 12:30ean "Aullidos de Otxarkoaga" antzerkia ikusteko aukera izango da, eta 18:00etan, beste emanaldi bat egingo dute geltoki barruan.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X