Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Abadiñon, makina batetik erorita

Behargina helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Langile bat zauritu da gaur Abadiñoko enpresa batean, lanean ari zela makina batetik erorita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:55ean gertatu da ezbeharra Abadiñoko Astolabeitia industrialdeko enpresa batean. Antza denez, langilea makina batetik erori da eta hainbat kolpe ditu gorputzean.

Behargina helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera. Dena den, ez dute zaurituaren egoeraren inguruko beste daturik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X