Fiskalak 22 urte eskatu ditu sanferminetako bortxaketaren akusatuentzat
Espainiako Fiskaltzak 22na urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du iazko sanferminetan emakume bat bortxatu izana egotzita epaitu dituzten bost gizonetako bakoitzarentzat.
Fiskalaren akusazio idatziaren arabera, fiskalak 18 urte eskatu ditu sexu-eraso delitu jarraituengatik, 2 urte eta 10 hilabete, intimitatearen aurkako delitu batengatik, eta 2 urte, larderiaz egindako lapurretagatik.
Halaber, biktimarengana —500 metro baino gutxiagora— gerturatzeko debekua, 20 urtean biktimarekin komunikatzeko debekua, eta kartzela zigorra bete ostean 10 urteko zaintzapeko askatasuna betetzea eskatu du fiskalak akusatuentzat.
Gainera, bost akusatuek biktimari 100.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatu du fiskalak, 'kalte morala' ordaintzeko, eta erantzule zibil zuzen gisa. Horrez gain, Nafarroako Osasunbideari 1.531,37 euroko kalte-ordaina ematea ere galdegin du.
Fiskalak bere akusazio idatzian adierazi duenez, bortxaketagatik akusatutako bost sevillarrek Paulino Caballero kaleko ezkaratz batera sartzera behartu zuten emakumea. Barruan zeudela, "beren nagusitasun fisikoaz", biktimak laguntza eskatzeko zuen ezintasunaz eta gehiago zirela baliatuta, hainbat sexu eraso egin zizkioten. Aldi berean, argazkiak atera zituzten eta erasoa bideoz grabatu zuten. Azkenik eta ezkaratzetik irten aurretik, emakumeari eskuko telefonoa kendu zioten laguntza eskatzeko aukerarik izan ez zezan.
Erasoa 2016ko uztailaren 7ko goizaldeko hirurak aldera gertatu zen eta bost akusatuek festa giroan jarraitu zuten, harik eta ordu batzuk geroago atxilotu zituzten arte.
Defentsa abokatuaren esanetan, ez dago salaketari eusteko frogarik eta absoluzioa eskatuko du guztientzat. Orain aldeek aurkeztu beharko dituzte beren idatziak, tartean, herri akusazio gisa aurkeztu diren Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak.
2016ko sanferminetan neska bati taldean egindako bortxaketaren instrukzioa bukatu zuela iragarri zuen apirilaren 26an Nafarroako Lurralde Auzitegiaren Bigarren Sekzioak, eta ahozko epaiketa egitea agindu zuen. Segur aski, udazkenean egingo da epaiketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.