Bost gazte atxilotuta enpresa batean 12.000 euroko kalteak egitea egotzita
Foruzaingoak bost gazte atxilotu ditu azken egunotan, Huarteko (Nafarroa) enpresa batean kalte handiak eragitea leporatuta.
Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, gertaera igandean, apirilak 16, jazo zen. Lekuko batek abisua eman zion langile bati, bost gazte enpresak materiala gordetzeko erabiltzen duen lur-sail batean sartu zirelako.
Izan ere, ez da gertaera berria izan, aurrekoetan, kalte txikiak eragin eta materiala lapurtu zituzten. Langileak Foruzaingoari abisatu zion eta bost polizia-auto bidali zituzten.
Poliziak eremu horretan sartu zirenean gazteetako batzuk lanerako makinak gidatzen ari ziren, baina agenteak ikustean ihes egin zuten, hesian aurretik egindako zulo baten bidez. Orduan, bilatzeko operatiboa abiarazi zuen Foruzaingoak, eta bost autok eta inguruan zebilen Nafarroako Gobernuko helikoptero batek osatu zuten taldea (oztopo ugariko lekua delako, malkartsua eta landaretsua).
Agenteek horietako bi topatu zituen Altzuzako pinudian, biak Huarteko bizilagunak ziren (horietako bat 18 urtekoa eta, bestea, adingabea). Kalteak eragitea eta desobedientzia delitu larria egitea leporatuta atxilotu zituzten.
Ondorengo ikerketei esker, gainerako hiru gazteak identifikatzea lortu dute, eta hurrengo egunetan atxilotu zituzten. Atxilotuetako lau Huarteko bizilagunak dira, horietako bat 18 urteko eta beste adingabea, eta, bosgarrena, Esteribarreko gaztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon