BI-634 errepidean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona zauritu dira Mungian, auto-istripuan

14:45ak aldera gertatu da istripua, Gatikako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin dutenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lau pertsona zauritu dira trafiko-istripua izanda, igande honetan, BI-634 errepidean, Mungian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta SOS Deiak jakitera eman dutenez.

14:45ak aldera gertatu da istripua, Gatikako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin dutenean. Istripua izan den lekura ertzainak eta osasun zerbitzuak hurbildu dira.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, lau pertsona zauritu dira. Bi lagun Urdulizko Ospitalera eraman dituzte eta beste biak Gurutzetako Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X