Greba Hezkuntzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uriartek 'elkarrizketa' eskaini die proposamenak nahi dituzten sindikatuei

Bestalde, EH Bilduk "Lomceren ondorioak saihesteko adostasun zabaleko formulak bilatzeko" eskatu dio Hezkuntza Sailari.
Atzoko greba. Argazkia: Efe
Atzoko greba. Argazkia: Efe

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak "elkarrizketa” eskaini die sindikatuei “desadostasunak konpontzeko", asteartean euskal hezkuntza publiko ez unibertsitarioan izandako grebaren ostean.

Uriartek eskumena duen gaien inguruan hitz egin nahi du sindikatuekin, eta "errealismoa" exijitu die berriro. "Elkarrizketa da bidea desadostasunak edo eskuartean ditugun gaientzat irtenbideak bilatzeko", azaldu du.

Dena dela, "errealitate printzipioa" errespetatzeko deia egin du. "Gu hitz egiteko prest gaude edozeren inguruan gure esku badago, gure esku ez dauden gaien inguruan, ez", gaineratu du.

Bestalde, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek "arduraz" jokatzeko eta "hezkuntza publikoan ditugun arazoei aurre egiteko" eskatu dio Jaurlaritzari, eta horretarako "proposamen errealak" aurkez ditzala. Gainera, larunbatean EAEko hiriburuetan manifestazioak egingo dituztela gogorarazi dute.

Azaldu dutenez, "Hego Euskal Herria atzean geratzen da sortzen duen aberastasunaren eta hezkuntza publikoko inbertsioaren arteko aldean". "Egungo aurrekontua Hezkuntzako inbertsioa 2009an baino 62 milioi baxuagoa da", salatu dute.

Era berean, "soldaten erosteko ahalmena % 15 murriztu" eta "bajak hartzea zigortzen" dela kritikatu dute. "Erretiroa sustatzen zuten neurriak" kendu dituztela eta "hezkuntza sistema suntsitzen duten hezkuntza erreformak" ezarri dituztela ere gaitzetsi dute.

Eusko Legebiltzarretik, EH Bilduren taldeak "Lomceren ondorioak saihesteko adostasun zabaleko formulak bilatzeko" eskatu dio Hezkuntza Sailari. Hezkuntza sailburuak entzungor egiten omen die eskaera horiei, eta "hezkuntza komunitatearen aldarrikapenen frontoi bihurtu da".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu ondoren. Neurri horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzeko eskaera edo euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte.

(Foto de ARCHIVO)

Concierto en fiestas de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por AYUNTAMIENTO DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

09/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale jarri ditu kantuan eta dantzan Bilboko Europa Parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu zituen Bilboko Europa Parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu zen, eta han zeuden zaleak zapiekin dantzatzen hasi ziren. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, Euskadiko ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X