Kanpaina turistikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Cider Truck', sagardotegi ibiltaria

Kupela bat eta parrilla bat dituen furgoneta batek txotxa sustatuko du Euskal Herritik kanpo.
18:00 - 20:00
'Cider truck', Europan sagardoaren kultura zabaltzen egongo den furgoneta

"Cider Truck" sagardotegi ibiltariak txotxa sustatuko du Euskal Herritik kanpo, Gipuzkoako sagardotegiak ezagutarazteko kanpaina turistiko baten baitan.

"Sagardoaren inguruan erritu bat eraiki da, eta sagardotegira joatea sozializazio esperientzia da, balio kulturala eta turistikoa duena”, adierazi du Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak.

Retortillo "Cider Truck" kanpainaren aurkezpen ekitaldian izan da, Donostian, Gipuzkoako Aldundiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Behemendi Elkarteak antolatuta.

Sagardotegi ibiltaria 1964ko Citroën HY bat da, eta kupela bat eta parrilla bat ditu, sagardoa, txuletoia, gazta eta menbrilloa zerbitzatzeko.

Bidaia ostegun honetan bertan abiatu du, Donostian, eta ondoren Vannes, Bordele (Frantzia), Madril eta Pantin (Galizia) bisitatuko ditu.

Gipuzkoako sagardotegietako ordezkariek parte hartuko dute ekimenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X