Jarraipen 'oso zabala' sindikatuen hitzetan; %41ekoa Jaurlaritzaren arabera
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, hirugarren greba eguna izan dute unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan. Sindikatuek ohartarazi dute 2017-2018 ikasturtearen hasiera “oso gogorra” izango dela lan-baldintzak eta hezkuntza-sistema hobetzeko egin dituzten eskariak betetzen ez badira.
Bilbon, Gasteizen eta Donostian egindako manifestazioetan milaka langile izan dira, azken urteotan hezkuntza publikoan izan diren murrizketak salatzeko.
Beste behin, sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza ez datoz bat parte-hartzeari buruzko datuak ematerakoan. Sindikatuen hitzetan, lanuzteak jarraipen “oso zabala” izan du; Hezkuntza departamentuak, berriz, irakasleen % 41ek egin dute greba.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du ez dagoela grebarako arrazoirik, “Euskal Autonomia Erkidegoan baldintzarik onenak dituzten kolektiboa osatzen dutelako”.
Guztira, 30.000 langile daude deituta grebara, irakasleak, espezialista laguntzaileak, haur-eskoletako irakasleak eta Hezkuntza Sailaren menpeko jantokietako eta garbiketako beharginak.
Jaurlaritzaren arabera, lanuzteak haur-eskoletan izan du eragin handiena: langileen % 63,70ak jo du grebara.
Ikastetxeen % 92ren informazioa bilduta, irakasleen % 41,01ak egin dute greba; espezialista laguntzaileen kasuan, % 48,76 izan dira grebara jo dutenak; eta Hezkuntza Sailaren menpeko jantokietako eta garbiketako langileen kasuan, % 43,75.
Matrikulazioen gorakadaren aurrean, lanpostu gehiago
Sindikatuek uko egin diote “zifren inguruko gerra batean” sartzeari, baina berretsi egin dute jarraipena “oso zabala” izan dela, martxoaren 22ko eta maiatzaren 16ko grebetan izandakoaren antzekoa. Orduan lanuztearen eragina % 80 ingurukoa izan zela azpimarratu zuten.
Eguerdian, 15.000 pertsona baino gehiago atera dira kalera, sindikatuek Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako manifestazioetan.
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Hezkuntza Sailaren jarrera kritikatu dute: “Erantzunak espero ditugu, bestela, kalean topatuko gaituzte, aurrez aurre”, ohartarazi dute.
Xabier Irastorza ELAko ordezkariak Bilboko mobilizazioan hartu du parte. Eusko Jaurlaritzari urratsak eskatu dizkio, “datorren kurtsoaren hasiera oso gogorra izatea nahi ez badu”.
“Arduragabekeriaz jokatzen badu eta gure aldarrikapenei entzungor egiten badie, ikasturte berrian ere grebak eta mobilizazioak deitzen jarraitu beharko dugu”, berretsi du.
ELAk, LABek eta Steilasek hezkuntzan inbertitu behar dela aldarrikatu, eta hauek eskatu dituzte: langile gehiago kontratatzea eta baliabide gehiago bideratzea, behin-behinekotasun maila “onartezinak” jaistea, ikasgeletan ikasle gutxiago egotea, soldatak murrizteari uztea, ikasle euskaldun eta eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea eta LOMCE eta Heziberri Eusko Jaurlaritzaren heziketa plana bertan behera uztea.
Horrela bada, “errealismoz eta arduraz” jarduteko eskatu dio Irastorzak Jaurlaritzari. “Hezkuntza publikoan egoera oso larria da eta gure seme-alaben oraina eta etorkizuna dago jokoan”, erantsi du.
Eusko Jaurlaritzak sindikatuei egindako kritikak ere erantzun ditu. Irastorzak nabarmendu du matrikulazioetan 27.000 ikasleko gorakada izan denean, 2.000 lanpostu gehiago sortzea edo irakasleak lehen egunetik ordezkatzea eskatzea arduraz jokatzea dela.
Erkorekak dio ez dagoela grebarako arrazoirik
Bien bitartean, Josu Erkorekak esan du ez dagoela inolako arrazoirik hezkuntza publikoan grebara jotzeko, “Euskal Autonomia Erkidegoan baldintzarik onenak dituzten kolektiboa direla kontutan hartuta”.
“Eusko Jaurlaritzak ez du ulertzen baldintzarik onenak eta lan-eskaintza publiko gehien dituen kolektibo honek sortzea lan-gatazkarik handienak”, adierazi du.
Erkorekak argi utzi nahi izan du grebarako eskubidea errespetatzen dutela, baina kasu honetan horretarako arrazoirik ez dagoela berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Fiskaltzak 45 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan
17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Donostian emakume bat hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.