Bilbon atxilotutakoak beste eraso batzuk egin ote dituen ikertzen ari dira
2016ko azaroan ikaskide bati egindako sexu erasoa dela eta, ostiralean Bilbon atxilotutako gazteak beste eraso batzuk egin ote dituen ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Gizona, 20 urtekoa eta EHUko Arte Ederren fakultateko ikaslea, ostiralean, maiatzaren 26an atxilotu zuten, ikaskide bati sexu erasoa egitea egotzita. Iturrion arabera, astelehenean eraman zuten epailearen aurrera eta ezagutza txanda batean parte hartu zuen.
Izan ere, salatutako beste sexu eraso batzuen egilea ote den ikertzen ari da orain Ertzaintza.
EHUko hainbat ikasle eta feminista taldek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako, 12:00etan eta Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan. Salatu dutenez, azarokoa "ez da kasu isolatua".
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean